hitzak soberan daude...

domingo, 28 de noviembre de 2010

EKARPENA: Berdintasuna ala emaitza akademikoak?


Egungo eskoletan berdintasuna bermatzen saiatzen dira, naiz eta, gaurko hezkuntzan estrukturazioaren sustaiak bide honetatik ez joan. Baina zer da berdintasuna? Gure hitzetan, ezaugarri fisiko, genero, adin eta estatusak alde batera utzita, pertsona guztiak berdinak garela pentsatzea eta honela jokatzea.
Benetan betetzen al da hau hezkuntzan? Esan daiteke, prozesu luze baten bitartez, berdintasunaren praktika, eskletan agertzen joan dela. Adibide bat jartzearren, pauso garrantzitsu bat, sexu desberdinak ikasgelan berdinetan ikasi eta heztea. Honekin lortzen dena, bi sexuen arteko ezagutza da eta honek berdintasunerako bidean lehen pasuoa da. Hala ere, oraindik, pauso asko falta dira berdintasun osora iristeko, esaterako: bai mutilek bai neskek beren aldagelak dituzte, beti separatuak noski. Honi erreparatuz erreflexio bat egin daiteke, zergaitik separatzen gaituzte denak pertsonak bagara? Gainera honelako portaerak txikitatik erakusten badira, gero nromalizatu egiten dira eta haurrei arrunta egiten zaiena, gero heldutasunean, berdin jarraituko du.
Kontatutakoa “kasuarekin” lotus, ondorio argi  bat eta bakar bat atera daiteke. Hezkuntzan berdintasuna bultzatzen ari denean pentsaezina da ikasle batzuk generoaren arabera separatzea emaitza akdemiko hobeak lortzen direlako aitzakiarekin. Pentsau behar dena zera da, ikasketa akademikoak balore eta jokabideak baino garrantzitsuagoak diren hezkuntzan. Lehen hezkuntzan oinarrizko ikasketa akademikaok irakasten zaizkie, baina haurraren garapen pertsonala da etapa honetan garrantzitsuena.
Beraz, baloreak eta jokabideak garrantzia handiagoa dute ikasketa akademikoak baino. Honekin esna nahi dena da, ikasleak ezin direla emaitza akademikoen aitzakiarekin generoanren arabera separatu, haurraren garapen pertsonala ezin baita ulertu beste sexuaren presentzia gabe.


No hay comentarios:

Publicar un comentario