hitzak soberan daude...

viernes, 26 de noviembre de 2010

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN ARAZOAK

Euskal eskola publikoak, jakina denez, lege batzuk bete behar ditu Euskal Herriko ikastetxe guztiek jokabide berdinak izan ditzaten. Baina, ondo betetzen al da ikastetxe guztietan eskola publikoaren legea? Arrazoi batzuengatik edo besteengatik erantzuna ezezkoa da.

Lehen arazo argia irakasleen partetik jasaten dugu. Kalitatezko hezkuntza bat bermatu behar dela dio legeak, baina gaur egun, irakasle asko eta asko ez da gai hezkuntza maila altu bat bermatzeko. Hizkuntzarekin arazoak dituztelako (egun irakasle gehiegi dago euskara maila minimorik gabe klaseak euskeraz emateko, eta honela ezinezkoa da ikasleek bertako hizkuntza modu egokian hitz egitea). Gainera eskola publikoak doan izanik (hezkuntzak bere osotasunean izan beharko luke musutruk, ikastetxe pribaturik gabe) bertan arazo ekonomikoak etab. dituzten familia ugariko seme-alabak elkartzen dira. Askotan honelako umeek arazo asko sortzen dituzte klaseetan, eta irakasleak ume hauek motibatzen jakin behar du, euren ikasketak bideratu ahal izateko, laguntza apur batekin oso erraz gainditzen baitituzte ikasle hauek ikasgaiak. Beraz, umeak motibatzen eta bideratzen jakitea beharrezkoa du irakasle batek, bere lana ondo bete ahal izateko.

Bestalde legeak argi uzten du eskolako zuzendariaren irudia indartu egin nahi duela, eta horretarako zuzendari honek ikastaro batzuk jasoko dituela. Baina ikastaro bat ez da nahiko zuzendari batek bere lana ondo betetzeko. Zuzendariak argi jakin behar du berak duela ikastetxea bideratzeko erantzukizun nagusia eta bere lana gustuko izan behar du eskola bide onetik eramateko. Eta hau ez da zuzendariarentzat bakarrik, ikastetxeko pertsona guztiek eduki behar baitute argi beren erantzukizuna zein den, lana gustura egin eta ikastetxea bide onetik eraman ahal izateko. Azaldutakoa ikastetxe guztietan betetzen bakarrik lortuko dugu euskal eskola publikoa indartzea, handitzen joan dadin, eta egunez egun hobetuz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario