hitzak soberan daude...

jueves, 25 de noviembre de 2010

1. GALDERA: Lehen Hezkuntzaren helburu nagusia ikasleak emaitza akademiko onak lortzea al da?

Galdera honekin agerian uzten da ikasgelan nexka eta mutilak bereizteko ideiaren arrazoiak absurdoak direla:
Jende askok eta askok erantzun bakarra emango lioke galdera honi baietz esanez, Lehen Hezkuntzan ondorengo ikasketak prestatu behar direla hain zuzen ere. Egia esan, Lehen Hezkuntzaren helburuetako bat ikasleak prestakuntza akademikoak edukitzea da, baina ez da helburu nagusia.  Adin horietan oraindik ikaslearen garapen pertsonala ez dago bat ere oinarritua ,eta horregatik hezkuntzaren helburu nagusia Euskal Curriculumaren arabera ikaslearen garapen fisiko, intelektual, afektibo eta soziala lortzea da (Euskal Curriculuma : “4. artikulua.– Xedeak:1.- Haur Hezkuntzaren helburua haurren garapen fisiko, intelektual, afektibo eta sozial osoa eta orekatua lortzea da”).
Ondorioa orduan, kasuari erreparatuz, neskak eta mutilak ikasgela desberdinetan bereiztea, beraien errendimendu akademikoa hobetzeko, absurdoa da. Haurraren garapen soziala lortzeko adibidez, ezinbestekoa da beste sexuarekin harremana edukitzea, gizartea bi sexuek osatzen baitute. Ez balirateke elkarrekin heziko beraien arteko desberdintasunak handiagoak izango lirateke. Honetaz gain, kontuan hartu behar da ikasleak mutil edo neska izan baino lehen pertsonak direla eta eskubidea daukatela elkarrekin hezi eta ikasteko, gainera egungo genero biolentziaren arazoak direla eta ezin da hezkuntza separatista bat garatu egoera okertuko bailuke. Berriz ere, eskola mota hau absurdoa dela garbi uzteko, Gobernuak emakume eta gizonen arteko diferentziak gutxiagotu nahi dituela aipatu behar da. Honetarako hainbat proiektu bultzatu ditu, hauen artean berdintasun plana, baina oraindik ez ditu ezarri  (STEE-EILAS sindikatuaren planteamendu bat aurtengo ikasturterako: “Ikastetxe guztiek Berdintasun Plana egin behar zutela proposatzen genuen, Ikastetxeko Hezkuntza Proiektuan sartzeko oraingoz duen borondatezko izaera gaindituz”).
Beraz, argi geratzen da, ikasleak errendimendu akademiko onak edukitzeko sexuak bereiztea eskola publiko batean ,egun euskal gizartean, gutxienez pentsaezina dela eta legeetatik at dagoela. Esandako guztiarekin, kasuari erantzun bat emateko abiapuntu bat lortu da, kasuko eskolan proposatu den erreformaren aurka.

No hay comentarios:

Publicar un comentario