hitzak soberan daude...

viernes, 12 de noviembre de 2010

2.galdera: ZERTARAKO BALIO DIO AUTOKONTZEPTUA ETA AUTOESTIMA GARATZEAK IRAKASLE BATI?

Irakasle batek bere ibilbidean derrigorrezkoa du garapen pertsonal bat izatea, eta garapen honetarako guztiz garrantzitsuak dira autokontzeptua eta autoestima.
·        Zer da autokontzeptua? Gure buruarekiko dugun irudia da autokontzeptua. Pertsonarentzat garrantzitsuak diren parametro guztiak aztertzen ditu autokontzeptuak, akatsak eta alde onak erakutsiz ( alde fisikoa, adimen maila, gizartean integratzeko ahalmena...). Denboraren poderioz, gure burua beste pertsonekin konparatzen joaten gara eta autokontzeptua aldatu egiten dugu, beraz, garapen konstante bat du. Garrantzitsua da gure buruaren alde positiboetaz ohartzea gure autokontzeptuak garapen positibo bat izan dezan.
·        Zer da autoestima? Gure autokontzeptuaren inguruan sortutako emozio desberdinen loturari deitzen diogu autoestima. Beraz, gure autokontzeptua garatzen edo aldatzen dugun bakoitzean, autoestimak ere aldaketak jasaten ditu, eta hau landu egin beharra dago, gure buruarekin gustora bizi ahal izateko.
Hiru autoestima mota desberdintzen dira: baxua, altua eta gehiegitua edo harropuztua (inflado).
- Baxua: Gizartean onartuak izango diren edo ez pentsatzen bildurtu egiten dira eta asko kostatzen zaie beren gustu eta iritziak modu publikoan adieraztea. Gainontzekoen bizipen eta historiak beraienak baino garrantzitsuagoak direla uste dute eta horregatik ia beti isilik egoten dira.
-Altua: Autoestima altuko pertsonek badakite zer egiten duten ondo eta zer hobetu dezaketen. Eurek eginiko akatsak onartzen dituzte arazorik gabe, eta beraien arazoak edo emozioak edonori kontatzeko gai dira. Bere ideiak defendatzen dituzte eta erronka berriak gainditzeko prest egoten dira.
-Gehiegitua: Munduaren zilborra direla pentsatzen dute. Gehien dakitenak, ederrenak, dotoreenak etab. direla uste dute, eta beste pertsonen gainetik daudela. Normalean, azkenean gizarteak baztertu egiten ditu.

Argi dago irakasle batek (eta generalean pertsonek) autoestima altua eduki behar duela klaseak modu egokienean eman ahal izateko. Irakasle batek autoestima baxuegia izan ezkero ez du konfiantzarik izango bere ekintzetan, eta umeak segituan konturatuko dira hortaz. Honela ez diote batere kasurik egingo eta klasea zirko bihurtuko dute. Gainera, irakasleak ez du autoritaterik izango bere ikasleen portaerak aldatzeko.
Autoestima altuegiak ere ez du batere lagunduko klaseak bideratzeko orduan. Besteak baino hobea dela uste duen batek arrotasunez hitz egin dezakelako askotan, eta ume gehienei ez zaie klaseak emateko modu hori ondo etorriko beren garapen pertsonalerako, ez baitizkie umeei balio egokiak trasmitituko.
Autoestima altuarekin berriz, zihur egongo da irakaslea bere ekintzetaz eta klasea emateko muduaz. Edozein arazo, istilu edo beste egoera baten aurrean argi izango du nola jokatu behar duen, bere buruaz zihur sentituko baita. Segurtasun hau ikasleei transmitituko die eta beraiek ere gustura egongo dira klasean, ikasteko giro egokia sortuz.

Beraz, irakasle baten bizitzan oso garrantzitsua da bere autokontzeptua argi eta modu positibo batean landua izatea, autoestima landu ahal izateko, pertsona bezala garatzen joateko, eta azken finean irakasle hobea izateko.

1 comentario:

  1. Ze neurri hartuko dituzue zuen autoestima mantentzeko? Hau elikatu behar den zerbait da ;-)

    Aurrera

    ResponderEliminar