hitzak soberan daude...

viernes, 12 de noviembre de 2010

Taldeko ekarpena: IRAKASLEAREN LIDERGOA ETA GARAPEN PERTSONALA

Irakasle baten garapen pertsonalaren barruan, faktore asko garatzen dira honen inguruan eta horietako bat lidergoa da. Irakaslearen garapen pertsonalean honek lidertza garatzen ikasten du. Ikasgelaren barruan irakaslea da lider, berak zuzentzen ditu ikasleak helburu eta meta batzuk lortzeko asmoz. Ekarpen honetan, liderrak dituen ezaugarriez hitz egingo dugu eta baita lidertza faltak dakartzan ondorioez.
Irakasleak, liderrak, haurrengan eragiteko baliabide eta gaitasunak ditu, motibazioaren bidez, haurrek boluntarioki eta gogo biziz ezarritako helburuak bete ditzaten. Lana egiteko borondatea ez ezik, haurrak estimulatu egiten ditu konfiantzaz eta gogoz lan egin dezaten. Gainera irakasle lider batek bere ikasleak ezagutu behar ditu pertsonalki, gero hauen ezaugarrien arabera  beraien gaitasun propioak garatzeko bideak aurkitzeko. Ikasgela indibidualki ezagutzeaz gain, klaseak modu kolektiboan eman behar direnez, taldearen ezaugarri, motibazio eta hauek lantzeko dauden baliabideak ezagutu, planifikatu eta zuzendu egin behar ditu.
Irakasle batek liderraren ezaugarriak edukitzeko, bere ikasleekin komunikatzeko gaitasuna eduki behar du, hau da, bere ideia eta azalpenak argiak izan behar dira eta haurrek azalpen hauek entzun eta ulertzea lortu behar du. Honetaz gain, zuzentzen den taldea entzuten jakin behar du beraien zalantza eta interesak ezagutu eta horrela ase ahal izateko. Gainera, irakasleak adimen emozionala garatua eduki behar du. Bere sentimendu eta emozio propioak eta haurrenak lehenengo ezagutu, gero aztertu eta azkenik kontrolatzea lortu behar du.
Klaseko haurren ezaugarrien arabera, irakasleak helburu batzuk ezarri behar ditu. Helburu finkorik gabe egindako lanak ez du emaitzarik ematen, baina era berean helburu hauek betegarriak izan behar dira haurrek duten mailarekiko. Helburu hauek aurrera eramateko beharrezkoa da planifikazio finko bat. Planifikazio honetan, aurrera eramango diren ekintzak ezarriko dira, noiz emango diren, nork eramango dituen aurrera eta zein baliabide erabiliko diren.
     


      Irakasleak bere gaitasunak eta alde onak ezagutu behar ditu, eta dituen hutsune eta alde txarrei gailenduz, hauei ahalik eta probetxu handiena ateratzen saiatu behar da. Liderrak karisma du, jendartean, atsegina izateko gaitasuna du, jendeaz arduratzen da eta egoismoaren justu kontrako jarrerak azaltzen ditu. Irakasle liderra, berritzailea da, edo izan beharko luke, metodo berrituak diseinatzen ari da etengabe, mundua berritzen ari den moduan.
Azkenik, liderra, arduratsua da, bere posizioak boterea ematen dio eta botere hori, besteen mesederako erabiltzen du.
Hemen behean, 3 bideoz osatutako lan dotore bat uzten dizuegu. Askotan liderraren kontua enpresaritza munduari bakarrik lotzen zaio eta hemen hezkuntzako lidertzari buruz hitz egiten digute.






Hona hemen “el liderazo educativo, debe ser un liderazgo transformador” artikulua. Oso interesgarria benetan.

1 comentario:

  1. Oso lan polita !!!! nahiko nuke ikasle guztiek atal hau lantzea !!!! txapela bezala = funda mental -a

    ResponderEliminar