hitzak soberan daude...

viernes, 12 de noviembre de 2010

ekarpena

- http://www.monografias.com/trabajos18/inteligencia-y-liderazgo/inteligencia-y-liderazgo.shtml#intelig


            Ekarpen honetan, aukeratu dudan testuan bezala, irakaslearen garapen pertsonalean oso garrantzitsuak diren bi faktorez hitz egiten da, adimen emozionala eta lidergoaz ain zuzen ere. Bi faktore hauek ezinbestekoak dira irakasle on baten ezaugarrietan segidan aipatuko diren arrazoi eta ezaugarriengatik.
            Egun, irakasleak ez dira umeei soilik irakurri eta idazten irakasten dieten pertsonak, umeen garapena bideratu, beren ezaugarriak ezagutu, afektiboak izatea da irakasle baten eginbeharra. Hau guztia lortzeko ikasgela baten barruan gaitasun batzuk eduki behar dira.
            Lehenik, esan beharrekoa da ikasgelan irakaslea dela liderra, hau da, ikasleak irakaslean fijatzen dira eta irakasleak ume kopuru bat klase batean “kontrolatzeko” ahalmena eduki behar du. Honetarako aiptatuako liderraren ezaugarriak eduki behar dira. Honetaz gain, haurrekin komunikatzeko eta hauek ulertzeko gaitasuna, helburuak ezartzeko gaitasuna eta helburu hauek betetzeko planifikatzeko gaitasuna behar ditu irakasle lider batek. Gaineratu behar da ere benetako lider bat izateko adimen emozionala garatzea oso garrantzitsua dela, batez ere giro positibo bat sortzeko ikasgelan.
            Adimen emozionala, sentimendu eta emozioen ezagutza eta hauekiko kontrolan oinarritzen da. Esaterako irakasle bat triste sartzen bada ikasgelara, sentsazio negatibo hau, bere ikasleei trasmitituko die eta ezin da onargarria izan irakasle bat gustiz profesionala izan behar baita. Profesionaltasun honek eskatzen duena, egoera horretan, irakaslea klasera betiko moduan sartzea da, hau da, bere sentimendu eta emozioak kontrolatu eta bere ikasleei irrifar bat eskeintzea. Hala ere, ez da oso erraza gaitasun hau garatzea, lehenengo, sentimendu eta emozioak ezagutu, ulertu eta barneratu behar dira, ondoren hauen aurrean sortzen zaizkigun erreakzioak modifikatu ahal izateko. Gainera ez dira gure sentimenduak soilik identifikatzea lortzen, haurren sentimendu/emozioen erreakzioak hobeto antzeman eta ulertzeko ere balio du, hauek hobeto ezagutzeko tresna bat baita ere.
            Beraz, argi geratu da irakaslearen garapen pertsonalean ze bi faktore diren oso garrantzitsuak, naiz eta beste asko egon, autoestimua esaterako. Modu honetan esandako guztiarekin ondorio bat ateratzen da, irakaskuntzako karreran irakaslei adimen emozionala garatzen erakutsi behar diete eta, honetaz gain, irakasle lider izateko behar dituen gaitasunak barneratzen saiatu behar da. Bestela ikasgela ondo kudeatzea oso zaila izaten da.
 

1 comentario:

  1. "Martinen ekarpena" hori da honen izenburua?... badakigu oso inportantea zarela gure klasean !!!! baina blogosferan.... ez daukat hain argi. Izenburua oso inportantea da.... irakurlearen sarrera nagusia da.
    Etiketetan ere... denen izenak jarri

    ResponderEliminar