hitzak soberan daude...

viernes, 12 de noviembre de 2010

3. galdera: ZEIN GARRANTZI DU ANTZEZTEAK IRAKASLE BATEN GARAPEN PERTSONALEAN ?

Antzerkiak , espresio artistikoak dituen gaitasunez aparte, gaitasun didaktiko handiak ezkutatzen ditu. George Laferriére pedagogoak esaten zuenez, txiki-txikitatik, ikastolan dramatikoki espresatzen erakutsi izan baligute, hitzez gain emozioak eta keinuak erabiliz, helduaroan, askoz ere erraztasun handiagoarekin komunika  gintezke.
Askotan esan izan da, irakaslea antzezlea dela, baita monologista edota antzezlan baten zuzendaria eta ikasleak, publikoa edota antzezlanaren aktoreak. Hona hemen, irakasle batzuek horri buruz aipatzen dutena.
-Antes de entrar a clase, estoy nerviosa. Siempre, todos los días. Desde que empecé. No
he podido quitarme los nervios. Eso les pasa a los actores, ¿no?
-El profesor es como el director porque es el que manda, el que maneja la clase.
-Tienes que ser el actor porque tienes que representar un papel motivador, el director
porque preparas cada clase, y si quieres que ellos participen, todavía tienes que
prepararlas más. Y a veces no queda otro remedio que ser un monologuista, porque hay temas que tienen que darse en plan lección magistral.
-Actor, porque tiene que motivar y hasta hacer el payaso.
-Los profesores nos preparamos las clases como los actores las funciones.
Ikastola bateko gela eta antzerkia, aho bidezko komunikazio publikoa ematen den bi espazio ezberdin dira, baina, hainbat elementu komun dituzte, oso antzeko bihurtzen dituztenak. Adibide bezala, bai antzerkian eta bai ikasgelan, irakasleak edota aktoreak, eszenatokia konpartitzen dute, aurrean publikoa dutelarik. Bien helburua, laugarren pareta izenekoa botatzea da entzulearengana iristeko, pareta ikusezin hori desagerraraztea dute helburu, bi elementuen artean oztoporik izan ez dadin. Baina, historikoki, bai irakaslearen eta bai ikasleen espazioak, definituta eta oso mugatuta egon dira, antzerkian bezala eta hauek aldatzea oso zaila da.
Bai ikasgelan eta bai antzerkian, igorle bat daukagu, irakaslea edo antzezlea. Beste aldean, hartzailea, ikaslea edo publikoa izango dena. Bi egoeretan, igorlea da atentzio puntua, igorlea da, han egotearen arrazoia eta berak du hitza eta garrantzia momentu oro. Aipatutako bi kasuetan, igorleak, egoera komunikatiboaren kontzientzia osoa du edo eduki beharko luke, publikoari edota ikasleei ahalik eta errendimendu handiena atera nahi badio. Momentu oro, irakasleak edo antzezleak, esaten duena eta esan nahi duenaren kontzientzia izan behar du, egoera kontrolatu ahal izateko.

Bestalde, bai irakasleek eta bai antzezleek, oinarrizko bi lan tresna konpartitzen dituzte eguneroko lanean: gorputza eta ahotsa. Biek, gorputzaren erabilera egokia bilatzen dute, keinuak, posturak, begiradak, desplazamenduak, espazioaren erabilera egokia etab… Ahozko testuari lagungarri zaizkion elementu guztiak kontrolatzen dira egoera honetan. Eta gorputzarekin batera, ahotsak garrantzia hartzen du mezua igortzeko helburu argiarekin. Entonazioak, tonoak, bolumenak eta erritmoak ondo burutzea, gure harreman komunikatiboan eragin handia izango du.
Argi ikusten da beraz, irakasleak eta antzezleak, bata bestetik oso hurbil daudela. Irakaslea egunero igotzen eszenatokira, nahiz eta askotan hori ez jakin, egunero aurkezten du aurretik prestatutako bere antzezlana eta berak du ahalmena eta erantzunkizuna, ikasleak bere showaren partaide izateko.

Honi buruz informazio gehiago nahi baduzue, 2 web orrialde uzten dizkizuet. Lehenengoan galdera honetan garatutako aspektuak gehiego sakontzen ditu eta bigarrenean hainbat antzerki tekniken azalpenak ematen dira.

1 comentario:

  1. jejejejejeje hobe duzue Magis uztea eta antzerki talde batean sartzea !!!!
    Ikuslegoa normalean ez du parte hartzen... eta ikasleak klasean antzezten den errealitate horretan parte hartu behar dute. Ikasleak dira protagonistak !!!!


    Aurrera.

    ResponderEliminar