hitzak soberan daude...

viernes, 26 de noviembre de 2010

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN LEGEA


Eskola publikoan ematen ari den hezkuntza-berrikuntza martxan jartzeko beharrezkoa da Euskal Eskola Publikoa legez arautzea, berrikuntza honetan aurrerapausoak emateko beharrezkoa baita bide finko bat markatuta egotea. Lege hau atal edo idazpuru desberdinetan banatzen da, eta hemen atal bakoitzak adierazten duena era labur batean azaltzen saiatuko gara.
Lehen idazpuruak euskal eskola publikoaren helburu nagusiak azaltzen ditu. Eskola anitza, elebiduna, demokratikoa, euskal gizartearen zerbitzura dagoena, berdintzailea… funtsezkoa da eskolak ezaugarri hauek izatera iristea. Garrantzitsua da eskolarekin lotuta dauden gizarte-sektore guztiek bertan parte hartzea.
Bigarren atala: Eskola publikoak, hiru urtetik aurrerako umeengan kalitatezko irakaskuntza bat bermatu behar du, doan, eta sortzen diren gizarte ezberdintasunak (ekonomikoak gehienetan) zuzentzen saiatuko dena.
Hirugarren idazpuruak eskola publikoan euskarak izango duen garrantziaz hitz egiten du, eta irakaslegoa euskalduntzeko prozesu urteanitz batetaz. Laugarrenak berriz lurralde banaketaren arabera antolatzen du euskal eskola publikoa.
Bosgarren  idazpuruak ikastetxe autonomia arautzen du, ikastetxe bakoitzari ahalik eta autonomia handiena emanez, eta administrazioak bermatu behar du eskola bakoitzak bere helburuak betetzeko behar dituen neurriak.
Ikastetxeen autonomiari dagokionez, eskola bakoitzak bere iharduera araudia kudeatzeko askatasuna du. Gainera, legeek gutxieneko bideraketa bat egiten diete eskola publikoei, baina hauek beren egoeraren arabera hobeto moldatzeko beste lege batzuk sortzeko autonomia dute.
Legeak zuzendariaren irudia indartu nahi du, eta horretarako zuzendariek ikastaro bereziak egin behar dituzte lan hau bete ahal izateko. Irakasle-kaustroa ere indartu nahi da legearekin. Honek ikastetxeko iharduerei buruz erabakiak hartzeko ahalmena du, eta eskolarekin lotuta dauden talde guztiek bertan parte hartu behar dutela jakinik, guraso batzarra eta ikasle kontseilua eskolan behar diren organoak direla ezartzen da.
Lege honen berritasun handienetakoa diru-kudeaketa zabaltzea da, malgutasun handiagoa izango baitu ikastetxe bakoitzak bere dirua kudeatu ahal izateko. Honetarako, zuzendariak administratzaile baten laguntza izango du. Administratzaile honek ikastaro bat egin beharko du diru-kudeaketa guztia era egokienean eraman ahal izateko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario