hitzak soberan daude...

domingo, 31 de octubre de 2010

viernes, 29 de octubre de 2010

GEHIAGO JAKITEKO


Jarraian liburu interesgarri eta horrekin lotutako blog baten elbidea uzten dizkizuegu. Liburuan 2.atal honetako gaiarekin lotuta, hau da, ibilbide profesionalekin lotutako zati bezela sarrera eta 1. kapitulua irakurtzea oso erekargarria iruditu zaigu. Horrekin batera blogean , gaiarekin zerikusia duten liburuei buruzko informazio grafiko bezain eraginkorra uzten dizuegu. Zuen gustoko izango delakoan.
http://books.google.com/books?id=oFBJP5FnXU0C&lpg=PT19&ots=m2gA8QoTyz&dq=Recorrido%20profesionalo%20del%20docente&pg=PP1#v=onepage&q&f=false

http://yoprofesor.blogspot.com/

GEHIAGO JAKITEKO

Kuriositate bezela, hemen uzten dizkizuegun bi blogen elbideetan sartu ezgero, irakasleen ibilbide profesional errealak aurkituko dituzue, hauen esperientzia pertsonaletan oinarrituta. Irakurleei beraien esperientzia nolakoa izan den helaraztea da helburua. Pixkat bat salseatuz ere “concepciones del aprendizaje” eta “ diagnostico socioeducativo” bezalako sarrerak aurkituko dituzue. Nahiz eta gaiarekin ez zuzenki lotuta joan interesgarriak iruditu zaizkigu.

EKARPEN PERTSONALA: Aratz

Iruzkin honetan, irakasle batek bere ibilbide profesionalari buruzko kontakizunaren laburpen txiki bat egingo dut. Umorez jositako idazki honetan, irakasleak bere ibilbide profesionalari buruz hitz egiten du. Esperientziak eman dion jakinduriatik abiatuta, irakasleak bere ibilbidean zehar aurkitzen dituen zailtasunetaz hitz egiten du bertan.
Irakaslea bere irakaskuntza lanean, antsietate eta urduritasun handiarekin hasten da bere lehen egunetan. Irakasleari inork ere ez dio erakutsi irakasle izaten beraz akatestatik ikasiz egiten da aurrera. Egunero tentsio uneak bizitzen dira eta dena kontrolpean dagoela erakusteko asmoz, irakasleak benetako esfortzuak egin behar ditu, egoeraren jabe dela erakusteko eta dena dakienaren itxura faltsua agertzeko. Lehen esan bezala akatsetatik ikasiz eta gauza positiboak bere eginez, aurrera egin dezake irakasleak bere jardunean.
 Pixkanaka bere buruarengan konfiantza hartzen joaten da eta klasean ematen diren egoerak kontrolatzen hasten da: konfiantza maila gora doa, klase batean egin daitekeena eta ezin daitekeena bereizten du, berak pentsatzen duena lasaitasunez espresa dezake, zehozer azaltzeko modu eta bide berriak bilatzen hasten da …
Idazlearen hitzetan magisteritzaren funtsa pentsatzean eta sentitzean datza eta era berean ikasleei pentsaraztean eta sentiaraztean…eskolan ondo pasa behar dute, bai ikasle eta bai irakasleek, jakinmina piztu behar da etengabe, adimena zabaldu eta esperientzia mamitsu hori bi zentzuetan eman dadila.
Ibilbidearekin jarraituz, irakasleak nortasun profesional propioa sortuko du pixkanaka. Mentalitatea aldatuz joan behar da izan den ikaslea ahaztuz eta irakasle papera hartuz, irakasle izatea zer den ulertzera heltzen den arte. Hemen ere arazoak suertatzen dira izan ere berak teorian badaki “irakasle perfektua” izatea zer den baina errealitatean ez daki nola martxan jarri. Badaki zer egin beharko lukeen klase batean baina errealitatean ez daki nola egin. Errealitatearekin gertatzen den txoke honek 2 edo 3 urte irauten ditu eta denbora muga honetan aldiro aldiro irakaslea, ikasgelan gertatzen diren problema pratiko guztiak konpontzen joaten da.
Hortik aurrera irakaslea ikaste prozesu batean sartzen da. Klaseko estrategia eta irakasgai zaharrak berriro ikasteko konpromisoan aurkitzen da, oraingoan baina irakasle bezela eta ez magisteritzako ikasle bat bezela. Irakaslea orokorrean ondo sentitzen hasiko da bere lanean, bere esfortzu guztia ikasleen eskutan jarriko du , hauekin batera aurrera eginez eta pixkanaka komunikatzaile papera hartuko du. Ikasleen eta zientzien arteko zubi bihurtuko da espresio bide egokiak aukeratu beharko dituelarik. Irakasgai bateko teoria eman ezezik, irakasleak entzuten ikasten du ibilbide honetan, galderak egiten ikasten du, ikasleengan desioa eta interesa sortuz.
Azkenik ikasleen aurrean azaltzeko posturak automatikoki barneratzen ditu irakasleak. Gorputz jarrera eta komunikazioaren bidez empatia giro bat sortzeko gai izango da. Horrekin batera disziplina arauak ezartzen joango da ibilbide profesional guztian zehar eta bere jakintzen enfokea bere ikasleen gaitasunari egokitzen ikasiko du irakasleak.
Informazio iturria : José M. Esteve, “La aventura de ser maestro”(ponencia presentada en las XXXI Jornadas de Centros Educativos.Universidad de Navarra. 4 de febrero de 2003)
Osorik eta jatorrizko hizkuntzan irakurri nahi duenarentzat elbidea:

EKARPEN PERTSONALA



Nire ekarpena egiterako garaian ikusi ahal izan duzuen bideo hau aukeratu dut, aztertu eta Lifelong Learning metodoari buruz zerbait gehiago jakin ahal izateko. Bideoak ikasketa metodo honen nondik norakoak eta bere atal desberdinak azaltzen dizkigu, eta ondorengo testuan informazio hau pixkat bat zehazten eta sakontzen saiatuko naiz.

Argi izan behar dugu denok irakasle baten bizitzako ikasketa prozesua ezin dela unibertsitatearekin batera amaitu. Irakasle baten ibilbide profesionala 40 urte ingurukoa da, eta denbora gutxian teknologiak etab. nola garatzen diren ikusten badugu, pentsaezina da 40 urte luze horietan irakasleak materia berdina ematea, metodo berdinekin. Honen ondorioz, irakasle baten ikasketa prozesua bere irakasle bizitza osora luzatu behar da, metodologia eta teknologia berriak egunean edukiz. Duela 20 urte sortu ziren metodo eta teknologiak gaur egungo umeengan ezartzea tontakeria galanta baita, hauei ez dielako ezertarako balioko.
Hain zuzen ere bizitza osoko ikaskuntza prozesu bat bermatzeko sortu zen Lifelong Learning. Programa hau adin guztietako irakasleetara zabaltzen da, ikasketa prozesu tradizonaletik kanpo, hauek formatu eta eguneratzeko. Lau atal desberdin daude programa honen barruan, esparru desberdinak lantzeko: Comenius, erasmus, Leonardo da Vinci eta Grundtvig.
    • Comenius atala haur hezkuntza, lehen hezkuntza eta bigarren hezkuntzako irakasleentzat dago zuzendua.
    • Erasmus atala berriz, goi mailako ikasketak eta prestakuntza profesionala landuko ditu.
    • Leonardo da Vinci-k prestakuntza profesionala izango du lantzeko esparru bakarra.
    • Grundtvig atala adineko pertsonetaz arduratuko da.

Lau atal hauek hezkuntzaren esparru guztiak lantzen dituzte, beraz, edozein formakuntza maila ematen ari den edonork beti izango du metodo berriak ikasteko aukera.
Ondorioz, esan beharra dut etengabeko formakuntzak (Lifelong Learning) aukera oso ona ematen duela irakaslearen ibilbide profesionala beti eguneratua egoteko, eta beraz, aitzakiarik ez dagoela teknologia eta metodologia berrienak erabili ahal izateko ikasgaiak ematerako orduan.

Martinen ekarpena


Testu honek teknologiaren ondorioz irakasleek edukiko dituzten eginbRedactareharrak aipatzen ditu, hori bai formazio sakon baten ondorioz. Gainera teknologia berriek dakartena behin eta berriz aipatutako etengabeko ikaskuntzan sartzera behartzen du irakaslea. Beraz teknologia berriek eta honek dakartzan irakaslearen eginbehar berriek irakaslearen ibilbidea baldintztauko dute.

Irakaslearen ibilbide profesionala orain arte sinplea izan da.. Lehenengo unibertsitateko irakaskuntzarekin lotutako karrera bat atera eta hau lortu ondoren lanera bizi osorako, toki desberdinetan, baina metodologia eta testu liburu antzekoekin. Gainera ikusi dugun bezala irakasle hauek ez zuten ezer berririk ikasi behar, bere testu liburuak klaserako behar zutena ematen baitzien, irakaslearen eginbeharrak oso pobreak izanik.
Egun berriz, batez ere teknologia berriekin batera, irakasleen eginbeharrak aldatu egin dira, eta honekin batera irakasleen ibilbide profesionala. Azken urte hauetan teknologiaren aurrerakada izugarrizkoa izan da, eta batez ere, etengabekoa. Baliabide berri hauek hezkuntza errotik eraldatuko dute metodo berriak agerraraziz. Honek irakasleengan ikasleengan adina eragina izango du, hau da, ikasle tradizionala gustiz ezabatu eta irakasle “zientzialari” sortuko du. Irakasle honek bere bizitza profesionalean zehar ikasleak aztertu eta gidatuko ditu, baina ez da solik hor geratuko, etengabe egongo da ikasketa prozesu baten barruan. Alde batetik ikasleengandik ikasitakoa, haur bakoitza mundu bat baita, eta bestetik irakasleei eskaini eta emango zaizkien ikastaroetan teknologia berriak ezagutu eta metodo berriak ikasi beharko dituzte.
Beraz, hemendik aurrera hezkuntza eraldatu egingo da irakaslearen ibilbidearekin batera. Irakaslearen ibilbidea gustzi eraldakorra izango da, garaian garaiko eskaera eta baliabideetara moldatuko beharko dira.

jueves, 28 de octubre de 2010

TALDEKO IRUZKINA: etorkizuneko ibilbide profesionala imaginatzen


            Taldeko iruzkina egiteko konparaketa bat egiteko asmoa dugu, gaur egungo ibilbide profesional baten eta etorkizuneko ibilbide baten artean. Hemendik 30 urte barru bere ibilbidea hasiko duen pertsona baten egoera deskribatzen saiatuko gara. Hezkuntza metodoak denboraren poderioz nola eraldatzen diren demostratuko dugu, irakaslearen ibilbide profesionala errotik birmoldatuz.
            Duela hogei urte hasitako ibilbide profesional bat, hau da, egungoa, unibertsitateko karreran ikasitakoan oinarritzen da soilik. Hor bukatzen dira irakaslearen ikasketak eta handik aurrera, betiko metodoak erabiliz (testu liburuak), klaseak emango ditu esperientzia pertsonala edukiz soilik ikasleen aurrean defendatzeko. Gainera, egungo ibilbidean, ordutegi finko bat jarraitu behar da, eta errepikapenean oinarritutako metodo bat jarraitu behar da. Hau da, gela guztietan materia berdina eman behar da,  metodoak ere betikoak dira, errepikapenean oinarritutako irakurketa, kopiaketa, diktaketak etab…ikasle guztiek beren eserlekua daukate eta klaseak exerita ematen dira ikasleek esponja papera hartzen dutelarik. Irakaslearen jarrera bertan azalpenak eman, agindu eta dena dakiela demostratzea da. Horrekin batera ebaluaketa sistema ezarri bat dago ibilbide profesional guztian zehar, gainditu beharreko proba batzuk daude eta horren arabera ikasleak aurrera egingo du edo ez.
            2040an hasitako ibilbide profesional bat, egia esan, asmatu egin behar da ezin baita etorkizuna aldez aurretik jakin. Hala ere, faktore batzuk kontuan hartuta, etorkizuneko errealitatera gehien hurbiltzen den iragarpena da.
            Irakaslearen ibilbidea zeharo desberdina izango da. Lehenik irakaslearen ikasketa prozesua ez da karrera amaitzerakoan etengo. Irakaslea ikasle bilakatuko da, hau da, ikasgelan ikasleengandik ikasi eta hauen abilidadeak aztertuko ditu, gero abilidade eta puntu fuerte hauen garapena bideratzeko. Garapen hau lortzeko baliabideak teknologia berriekin lotuta egongo dira, beraz irakasleak ere aurrerapen hauek ematen dizkion abantaila eta metodo berriak ezagutu beharko ditu une oro bere karrera osoan zehar. Beraz, irakaslearen ibilbidea ez da monotonoa izango, dinamikoa baizik. Aldaketak sakonak eman daitezkela iragartzen dugu. Akaso ez da ordutegirik egongo hemendik 30 urte barru ikasgeletan, akaso ez da asignaturarik emango edo zeharo deberdinak eta agian ez da ezta ikasgelarik egongo. Zertarako ikasgelak, norberak birtualki etxetik ikasi badezake ¿? Norberaren esperientzia birtualek garrantzi handia hartuko dutela imagina dezakegu eta ikasleak erantzunak jaso beharrean, galderak planteatuko dituela aurreikus dezakegu.

3. galdera: NOLA EMATEN DA ETENGABEKO HOBEKUNTZA IRAKASLE BATEN IBILBIDE PROFESIONALEAN?

Esan bezala bigarren atal honetan irakasleen ibilbide profesionala aztertuko dugu eta ibilbide honetan zehar irakaslearen etengabeko hobekuntzari garrantzia emango diogu. Etapa desberdinetan zehar, irakaslearen etengabeko hobekuntzan ematen diren ezaugarriak aztertuko ditugu.
Gizartea etengabe eraldatzen ari da.Teknologia berriak etengabe eraldatzen eta sortzen ari diren garai honetan, irakasle batek ezinezkoa du atzean gelditzea. Gizarte arloan ere, inmigrazioak aldaketa handiak jasan ditu, kultura ezberdinetako jendea aurkitzea geroz eta ohikoagoa da eta ikastola ere gizartearen isla denez, aldaketa hauek ere nabariak dira bertan. Arrazoi hauek dira irakaslearen etengabeko hobekuntza bultzatzen dituzten arrazoiak, hauek ere etengabeko eraldaketan baitabiltza.
Irakasle baten ibilbide profesionala berrogehi urte ingurukoa da. Orain arteko irakasleak berrogehi urtez testu liburu berarekin irakatsi dute eduki bera emanez. Baina orain ikas ditzakegun gauza gehienak hemendik hogei urtera ez digute ezertarako balioko, beraz, irakasleak garai bakoitzera moldatu beharra du momentuan eskatzen diren ikasgaiak eman ahal izateko, momentuan funtzionatzen duten metodoen arabera. Horretarako, beharrezkoa da irakaslea ikasle ere izatea. Hau da, irakaslea metodo eta irakasgai berriak ikasten aritzea, atzean ez gelditzeko.
Irakaslea bere ibilbide profesionalean , etengabeko hobekuntza prozezu batean murgilduko da bere lana egunetik egunera hobea izan dadin. Irakaslearen ibilbidearen hasieran, karrera unibertsitarioan adibidez beharrezkoak izango dituen konpetentziak eta baloreak barneratuko ditu egunetik egunera eta honek bere jakintza maila handitu eta oinarri trinkoak finkatuko ditu lehen urte hauetan. Karrera unibertsitarioa aurrera doan einean irakaslea helburuak finkatzen joango da, zer nahi duen eta horra iristeko zer emateko prest dagoen finkatuz. Etapa honetan irakaskuntzari buruzko ikuspegia eraikitzen hasiko da irakaslea. Behin mundu profesionalera salto egin eta irakasle lanean hasten denean, beharrezko herramintak aukeratzen hasiko da irakaslea. Bitarteko hauek behin eta berriz moldatzen berritzen eta hobetzen joango da irakaslea bere bizitza profesional guztian zehar, ezaugarri eta azaltzen diren momentu berrietara egokituz. Pixkanaka herraminta hauek martxan jartzen dituen erritmo berean bere komunikazio gaitasuna lantzen eta hobetzen joango da. Honek eragin argi bat izango du; egindako lan hontatik feedback bat jasoko du eta horrela bere akatsetatik ikasi eta irakaskuntza hobeago batetara pausoak emango ditu. Honek zuzenki bere jarrera argi eta garbi markatuko du. Ibilbide profesional hori aurrera doan einean, esan bezela, jarrera eta lan egiteko modu bat jakin bat eraikiko du eta aurretik jasandako esperientziek bere burua ezagutzen lagunduko diote. Honek, bere ibilbidearen bukarea iristen delarik asko markatuko du irakaslea eta bere ospea eraikitzen joango da azken urteetan. Bukatzeko, irakaslea jadanik lanean ez dagoelarik, beretaz esango diren eta berak utzitako hutsuneaz bakarrik hitz egingo da.


miércoles, 27 de octubre de 2010

Ibilbide profesionalen arteko KONPARAKETA

Elkarrizketa bidez eginiko benetako ibilbide profesionala eta guk asmatutakoa konparatzen hasten bagara, argi ikus dezakegu ez dutela batere antzarik.
Benetako ibilbidea arrunta dela esan dezakegu, hau da, edozein irakaslek karrera hau eginik izan dezaken bizitza. Bere bizitzako pasarte batzuetan argi uzten du benetan gustatzen zaiola irakaskuntza eta umeak laguntzeko eta bideratzeko beti prest dagoela.
Asmatutako ibilbidea berriz, guztiz aldrebesa eta zailtasunez josiriko bizitza korapilatsua da. Bere lanean oso gaizki pasatzen duen persona bat da asmatu duguna, eta honela umeak ondo hezitzea oso zaila dela deritzogu.
Konparaketa ezin dugu guztiz bukatu, baten ibilbidea oraindik bukatu gabe dagoelako eta bestea oso gazte hiltzen zelako. Hala ere, argi ikusi dugu bi ibilbide hauek guztiz desberdinak izan direla, batez ere, aukeratutako bi pertsonen nortasunak ez dutelako elkarren antzik.
 Eginiko ausnarketa amaitu ondoren konturatu gara, oso zaila izan arren,  posiblea dela guk sortutakoa bezalako irakasle bat suertatzea gure bizitzan, eta ez da batere garai gozoa izan behar bere ikasleentzat. Argi dago zure irakasleak ematen dizun heziketa motak asko markatzen dizula bizimodua, eta gure bi adibideetako irakasleen umeak aztertzen hasten bagara zihurra da izaera desberdineko pertsonak aterako direla.
Bukatzeko galdera bat luzatu nahi dugu irakurleentzat: Zer pentsatuko zenukete guk asmatutako irakaslearen moduko pertsona bat tokatuko balitzaizueke zuen seme-alaben irakasle? Zure semeak edozein arazo edukiko balu irakasle honekin, hau kartzelan egon izanak baldintzatuko luke zure pentsaera? Justifikazio moduan erabiliko zenuke zure semea babesteko?

2. galdera: asmatutako ibilbide profesionala

Jose Tostado Zapata Mexikon jaio zen, 1965. urtean. Hamar urte dituela aitak lana aurkitzen du Pasaia Antxon eta biak joaten dira bertara bizitzera, ama Mexikon utziz.
Euskera ikasteko erraztasunak ditu, eta azkar ikasten du bertako hizkuntza. Baina eskolan adarra jotzen diote kanpokoa izateagatik eta ez du lagunik egiten. Bakarrik pastasen ditu egun guztiak, eta honek gehiago ikasten laguntzen dio. Honela, kurtsoak aprobatuz joaten da, batxillergoa gainditzera iritis arte.
18 urte dituela magisteritza ikasketak hasten ditu. Gainera, gizartetik nahiko baztertuta zeuden beste hiru pertsona ezagutzen ditu, eta izugarrizko konfiantza hartzen dute hasieratik. Zalantzarik gabe hauek dira Jose Tostadoren urte hoberenak, nahi duena ikasten ari baita, eta gainera lagunak aurkitu dituelako.
20 urterekin, ikasketekin oso estresatuta zegoen momentu batean, Josek Speed-a probatzen du, ikasten lagunduko diolakoan. Hasieran iksateko bakarrik erabiltzen du, baina geroz eta gehiago hartzen hasten da, parrandetan, lagunartean…
21 urterekin, nahiz eta droga munduan nahiko sartuta egon, magisteritza karrera bukatzea lortzen du, eta segituan deitzen dute ordezkapen lanetan hasteko. Donostia, Beasain, Ordizia etab. pasatzen ditu lehen bi urteetan irakasle moduan. Baina bertako eskoletan Jose zirikatu egiiten dute umeek bere izaera inuxentearen ondorioz. Egoera hauek bere txikitako oroitzapenak ekartzen dizkiote burura, eta oso gaizki pasatzen du klasea eman behar duen bakoitzean.
25 urte dituenerako depresioak jota dago Jose. Ikasgelan pasatzen dituen egoerak jasangaitzak egin dira beretzat. Medikuak agindutako botikak hartuta ere ez da ondo sentitzen eta azkenean heroinaren munduan erortzen da. Klaseak ematen hasten da berriro, Hernaniko eskola batean, baina geroz eta okerrago pasatzen du klasean, eta geroz eta heroina gehiago kontsumitzen hasten da. Drogen munduan guztiz sartuta dagoela, bere irakasle soldata guztia heroinan bakarrik gastatzen du eta ikastetxeko klasean jasangaitzak egiten dira, bai beretzat eta bai ikasleentzat.
Egun batean, klasean zegoela, ume batek zerbait esan zion bere klasean egoteko moduari buruz, eta guztiz drogatua zegoenez, burua galdu eta izugarrizko jipoia zion umeari. Umeak ospitalean bukatu zuen, eta Jose kartzelan sartu zuten.
Sei urte pasa zituen kartzelan, eta honek drogak uzteko balio izan zion. Atera zenean ordea, ez zuen klaseak emateko baimenik eta Pasaiako portuan hasi zen lanean. Lana ez zitzaion batere gustatzen eta gainera oso gogorra zen. Bi urte lanean pasa ondoren, Josek ez zion zentzua aurkitzen bizitzari, ez baitzuen ezertan ondo pasatzen. Honela, 33 urte zituela bere buruaz beste egin zuen, etxean zainak moztuz.

1. galdera: ibilbide profesional erreala

Hauxe irakasle baten benetako ibilbide profesionalari buruzko elkarrizketa batetik hartutako testua da. Bertan bere ibilbidea nolakoa izan den azalduko da.
Mertxe Aranzabal Conde 1960an urtarrilaren 3an jaio zen Pasai Antxon. Oinarrizko ikasketak gazteleraz egin zituen ez baitzekien euskaraz eta hizkuntz honetan ikasteko aukerak oso urriak ziren.
18 urte zituela, familian ez zutenez dirurik edozein unibertsitatera joateko, majisteritzako Haur Hezkuntzako karrera egin behar izan zuen Donostian, ez gogoz kontra,baina ilusio falta handiarekin. Hiru urteren buruan, maisteritzako karrera lortu zuen, oso nota onarekin gainera, eta honen ondorioz oposaketetako azterketa egin barik eskuratu zuen funtzionario postua.
Honelako kurrikulumarekin laster lortu zuen lana. Hasiera batean Hernaniko eskola publikoan aritu zen hiru urtez lanean eta bertan ikusi zuen ikasitakoak gutxi balio zuela eta praktika falta izugarria sentitu zuen, hau da, esperientziarik gabeko karrera egin zuen soilik oinarri teorikoari lotuta. Ondoren, jada esperientzia apur bat lortu zuelarik, beste eskola batera joateko eskaera egin zuen. Honela, Irungo eskola publiko batera bidali zuten, eta bertan, oso esperientzia gogorra eta aberatsa iragan zuen. Bere ikasleetako bat moratoiez beteta agertzen zen klasera eta azkenean ikasleka berak kontatuta jakin izan zuen bere aitak jipoitu egiten zuela, baita bere ama ete beste bi anaiak ere. Ikaslen honen tutorea izanik egoera honen aurrean erantzuna eman behar zuela ikusi zuen eta eskolako zuzendaritzarekin bilera bat antolatu zuten. Bilera honen ondorioa garbia izan zen, polizia geratuko zen kasuaren esku, biana umeak eskola berean jarraitu zuen, alde batetik ez klaseak galtzeko , eta bestetik,  bere aitak sortutako arazo psikologikoak gehiago ez suspertzeko aldaketa handiekin batera. Bizitako egoera hontan izugarrizko esperientzia jaso zuen, bia irakaslearen ikuspuntutik eta baita pertsonalki ere.
Eskola honetan pare bat urte igaro zituen eta aldatzeko gogoek Oiartzungo Elizalde eskolara eraman zuten. Hemen igaroko zuen bere karrera profesionalaren zati handiena , 20 urtez egon baitzen bertan, gaixotasun kroniko batek klasea ematea galerazi zion arte. Hasieran eramankorrak ziren jasaten zituen minak, baina denbora aurrera joan ahala geroiz eta jasangaitzagoa bilakatzen zen nekea. Azkenean medikura joan eta artikulazioetako gaixotasun kroniko bat antzeman zioten. Pare bat urtez egon zen irakaskuntzatik kanpo ia ezgaitasun fisiko zuela onartu zioten arte. Justu momentu hortan tratamendu berezi batekin hasi zen eta etxe ondoan zeukan ikastetxe baterako trasladoa eskatu zuen.
Koldo Mitxelena Eskolan hasi zen lanean, hasieran ez zitzaion asko kostatu, baina kurtsoa aurrera joan ahala nekea geroz eta handiagoa zen. Azkenean, modu honetaen, jornada erdia egiten zuen eta gero klasera joaten zen. Kurtso bat modu honetan igaro zuen eta ondoren, unibertsitateko lanak denbora gehiegi behar zutela ikusirik, aurreko planera itzuli zen, hau da, jangelako arduradun moduan jarri zen Koldo Mitxelena eskolan eta honekin batera klaseak ematen zituen. Egun arte honelakoa izanda bere egoera, noizbehinkako bajak kontuan hartu gabe, gaixotasunaren ondorio.

2. ATALAREN SARRERA

Ikasgaiaren bigarren zati honetan, irakasleen ibilbide profesionala aztertuko dugu. Helburua, ibilbide hau nola ematen den sakontzea da eta horretarako benetako ibilbide profesional bat eta guk asmatutako bat aurkeztuko dizkizuegu lehenengo eta bigarren galderan. Hauen arteko konparazio txiki bat egin ostean hirugarren galdera bat luzatuko dugu gaiarekin gehiago sakontzeko. Horrekin batera eta aurrekoan bezala gaiarekin lotuta doazen hiru ekarpen indibidual eta taldekako bat kaleratuko ditugu, mapa kontzeptual batekin apainduta

viernes, 15 de octubre de 2010

Taldeko iruzkina

- http://www.youtube.com/watch?v=Rn6nsGuyPAo&feature=related
   


TALDEKO IRUZKINA:

Ikusi duzuenez irakaskasleen eginbeharrak zeintzuk diren azaltzen saiatu gara guk proposatutako hiru galderak erantzunez. Gai hau oso zabala denez arlo guztietatik aportazio desberdinak egiten saiatu gera.
Hezkuntza, gobernuak eta administrazioak zuzentzen du. Kurrikulum baten bitartez ikastetxeetan erakutsi behar diren edukiak eta erabili beharreko metodoak ezarriak dira. Helburu jakin batzuk ipiniz ikasle guztiak hona iristea da hezkuntzaren betebeharra, hau da, pertsonaren garapena alde batera utzi eta soilik emaitza akademiko onak lortzea. Honetaz gain, ikasgelan ikaslearen jarrera pasiboa da, akritikoa, ez dauka bere kabuz pentsatzeko gaitasunik ezta beharrik eta sormenerako iturria urik gabe geratzen da.
Irakaslearen eginkizuna ikasgai bat ematea baino haratago doa. Irakasleak hezitzailea izan behar du, garapen akademikoarekin batera pertsonaren gaitasun eta nahiak asetu eta bideratu behar ditu metodo praktikoagoak erabiliz. Gainera, irakasleak ikasleen eredu izan behar du hainbat arlotan, adibidez, baloreetan, ideietan eta bizitzarekiko jarreretan.
Beraz, irakaskuntza akats eta hutsunez beteta dago eta arazo honen zati handi bat irakasleak dira. Eman izan zaien prestakuntza ez dago egungo gizartearen beharren mailan eta egoera aldatzeko grina falta nabaritzen da sektore honengan. Honen erantzunak hezkuntza sistemaren oinarriak errotik aldatzean datza.

IRUZKINA

Gure hezkuntza sistema eleaniztuna da:euskara, gaztelera eta gutxienez atzerriko hezkuntza bat irakastea ohikoa da gure eskoletan. Euskara eskolatu zen unetik, bokazio eleaniztuna izan du gure hezkuntza-sistemak: bi hizkuntza elkarrekin bizi izan dira eskolan (euskara eta gaztelera edo euskara eta frantsesa) eta horien presentzia handiagoa edo txikiagoa izan da, ikasleen jatorriaren arabera edo haur gehienen ama hizkuntzaren arabera. Bestalde, euskara hizkuntza gutxitua izanik, eskola dagoen herriaren eta auzoaren egoera soziolinguistikoak ere eragin handia du euskararen jabekuntzan eta erabileran.
Horregatik oso garrantzitsua da irakaslearen eginkizuna euskararekiko, bai ikasgelatan eta bertatik kanpo. Irakaskuntza eta bere langileak, irakasleak, euskara bultzatu, mantendu eta berreskuratzeko ezinbesteko piezak dira eta ikaragarrizko lana eta erantzunkizuna dute.
Badakigu gizartea dinamikoa dela eta horren isla ditugu azken urteotan izan ditugun aldaketa nabarmen eta azkarrak. Globalizazioak eragin handi izan du eta ondorioetako bat inmigrazioa izan da.
2005-2006 ikasturteko datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan, ia ikasle atzerritarren erdiak (% 49,9) A ereduan eman zuen izena, % 27,6 ak B ereduan eta %22,4 ak D ereduan. Datu hauek matrikulen datu orokorrekin konparatzen baditugu: % 23 A, %26 B eta %51 C-n konturatuko gara etorkinen familiek ( gehienak HegoAmerikarrrak) ez dutela euskerare aldeko apostua egiten.
Etorkin familia asko Euskal Herrira etortzen denean, ez daki euskara existitu egiten denik ere, gainera hirietan bizi direnak ez dute euskara asko entzuten eta ez dute garrantzizkotzat  eta beharrezkotzat jotzen eta gainera arazo ekonomiko eta familiarrez josita bizi badira oraindik eta gutxiago.
Arlo horretan irakasleak eginkizun garrantzitsua dute euskararekiko. Hauek izan behar dira, lehenengo motibatzaileak, euskararen garrantzia nabarmendu behar dutenak, ikasleekin hainbat jolas eta trikimailuren bidez euskara bultzatu behar dutenak, murgiltze programak sortu, garatutako metodologiak hobetu etab…Euskara maitatzen erakutsi behar die ikasleei baina aurretik ezinbestekoa da ere, irakasleek euskara bera maitatzea.
 Garrantzitsua da haur etorkinen etxean, ahalik eta integrazio prozesu eraginkorrena ematea ere euskararen ikuspegitik. Euskararen garrantzia ulertzen erakutsi behar zaie, ahalik eta giro euskaldunena sortzen etab…beharrezkoa da etorkinek eta hauen gurasoek euskarazko errefortzuzko klaseak jasotzea, kultura eta herri giroan murgiltzea euskara praktikatu eta hobeto ulertzeko. Beraz esan bezala, irakasleek prozesu hau dinamizatu, bultzatu eta aurrera eramateko ere tresna eta medio onenak behar dituzte, lan horrek bere fruituak emateko.
IRUZKIN PERTSONALA:

Hauxe da lana egiteko aukeratu dudan bideoa:




Bideo hau aukeratzeko arrazoia oso simplea da, benetako irakasle baten iritzia baita eman behar den heziketari buruz. Haurrak eta nerabeak nola hezi behar diren adierazten digu bertan, eta ematen du berak erabilitako metodoak egokiak direla, bere ikasleak klaseak gustura hartzen dituztela esaten baitu.
Gaur egungo irakasle asko eta asko (gehienak tamalez) klasera iristen dira testu liburuak azaltzen duena ikasleei irakurtzeko funtzio soilarekin, beraiek beren aldetik ezer aportatu barik. Honela ikasle guztiak modu berean tratatzen dituzte, beraien ulermen gaitasuna edo bakoitzaren ikasketa metodo egokiena zein den kontuan hartu gabe. Honen ondorioz ikasle mordoa irakaslearen erritmoa jarraitu ezinik geratzen da eta “fracaso escolar” deritzona gertatzen da. Gai honetako gauza okerrena hauetako ikasle askok ikasteko balio ez dutela sinisten dutela da, eta tamalez ikasketak uzten dituzte.
Honelako kasuak guztiok ezagutzen ditugu, eta hauen kopurua asko murriztuko litzake irakasle guztiek beren eginbeharrak ondo beteko balituzte. Irakasleen eginbehar nagusia, ikasleak hezi eta hauei irakasteaz aparte, ikasle guztiei laguntzea da, hauek errazago ikasi eta edukiak gainditu ahal izateko. Askotan gertatzen da ikasle askok euren irakasleak etsai moduan hartzea, eta hauen kontra ibili behar izatea ikasgaiak gainditzeko. Hau ikasle bati gerta dakioken gauza okerrena da, ikasgaiak ematen dizkion arazoez gain, irakasleak ere oztopoak jartzea ikasketa prozesuan.
Irakasle on baten benetako eginkizuna ikasle bakoitza aztertzea da, bere puntu ahulak eta gaitasun hoberenak aurkitu ahal izateko. Honela askoz errazagoa izango da ikasle bakoitzaren ikasteko metodoak aurkitzea, eta klaseko notetan eragin positiboa izango du, umeek ikasgaiak errazago eta hobeto ulertu eta ikasi ahal izango dituztelako.

Josu Ostolaza Galdos

IRAKASFUNTZIOA: Irakasleen eginbeharrak


         Irakasleen eginbeharrak oso gai zabala da, eta honen ondorioz, ezin dira aspektu guztiak jorratu, soilik garrantzizkoenak. Informazioa bilatuz hau izan da aurkitutako interesgarriena:
   -http://educatiotestimoni.blogspot.com/2008/06/la-educacin-anarquista-segn-bakunin-mi.html
Orrialde honetan Hego Ameriketako ikasle batek Bakunin filosofoaren lanetik ateratako interpretazio aurkitzen da. Bertan, oso ondo adierazten du egungo hezkuntza sistemaren arazoak, eta oraindik hobeto erakusten digu arazo hauek konpontzeko bidearen norantza. Norantza hau irakasleen eginbeharrekin lotuta dago, hauek errotik eraladatu behar direla baitio, erabiltzen diren metodoekin batera. Guzti hau helburu baten bila, pertsonaren garapen totala lortzeko eta ikasle bakoitzaren gaitasunak kanporatu eta garatzeko.

IRUZKINA:

Egun, ekonomia, gizartea, hezkuntza etabar planifikatuta eta kontrolatuta dago modu oso konplexu batean eta helburu batzuk betez. Hezkuntzan, beste arloetan bezala, helburu hauek gobernuak ezartzen ditu, betiere bere interesen barruan, hezkuntzaren funtzioaren norabidea markatuz, eta honekin batera, irakaslearen eginbeharrak erabat mugatuz.
Gobernuak ezarritako hezkuntza, orain arte, educare ikuspegia izan da, hau da, irakaslearen eginkizuna ikaslearen burua jakituriaz betetzea da, hoek ez baitaki ezer (izaki pasiboa). Irakaslearen jarduera, rutina apurtu gabe, testu liburu bat hartu eta ezer zalantzan jarri barik bertako edukina kontatzea da, ikasleengan jarrera kritikoa ez bultatzatuz. Honek ikaslea bere kabuz pentsatzea galerazten du, garapen intelektuala ezereztuz eta ikasleak bere gaitasun propioak garatu gabe uzten ditu. Gainera, egungo irakaslea inposatzailea da, naiz eta nahi ez izan, eskolan haurrek eta gazteek nola izan, nola jokatu, nola pentsatu etabar erakusten baititete umeei alineazioa lortuz eta gizartearen eta gobenuaren menpeko bilakatuz.
Beraz benetako hezkuntza bat lortzeko helburuak aldatu behard ira eta educere ikuspegia gailendu behar da. Eredu mota hau educereren aurkakotzat jo daiteke, bertan, ikaslea sujetu aktiboa da, bere sorkuntza gaitasuna jorratzen da eta testu liburuak ez dute hainbesteko garrantzia, bai ordea ikaslearen partehartzeak.
Azkenean ondorioa garbi batzuk atera daitezke, ematen den hezkuntza berrio planteatu beharko litzateke eta helburu nagusia pertsonaren garapen totala lortzea, bere nahia eta beharrak gidatuz.


Martin Alvarez Aranzabal

3. galdera: ZEIN ARAZO AURKITZEN DITUZU HEZIKETA HORI EMATERAKOAN ?

Gaur egungo heziketa ematerakoan hainbat eta hainbat dira aurkitzen diren arazoak. Ikuspegi zabal batetik begiratuta orokorrean sistema edukatiboaren dekadentzia ezagutzen ari gara.
Irakas metodoak, zaharkituak gelditu dira. Iada ez du balio irakasle bat klasera joan, denek duten testu liburu baten inguruan bueltak eman eta klasea horretara mugatzea. Paperezko edizio eta liburuak bukatzera doaz, teknologia berriez inguratuta bizi gara eta horiek erabiltzea eta dominatzea beharrezkoa izango da aurrerantzean irakasleentzat.
Baina arazoa gaur egungo irakasleari metodo hau oso erraza suertatzen zaiola da. Irakaslea eroso sentitzen da liburu batekin bere ikasleak metodo horretara mugatuz, galderak egin gabe, pentsatzeko parada izan gabe, hau kritikatzeko argudiorik gabe. Irakasle askok arazoak dituzte teknologia berrietara egokitzeko edo zuzenean ez dute nahi eta egoera horrela mantentzea interesatzen zaie. Eskola batzuek ere aro berri honetara egokitzeko arazoak dituzte, logistika arrazoiengatik, arazo ekonomikoengatik etab… eta ez dira konturatzen atzean gelditzen direla eta lehenengo kaltetuak ikasleak direla.
Sistema edukatiboaren dekadentziarekin jarraitzeko, ahaztu ezinezko gaia da eskola porrotaren fenomenoa. Klase aspergarriek, eduki arrotzek eta metodo okerrek ikasleen motibazioan izugarrizko eragina dute eta zenbait ikasleren gogo faltak besteak kutsatzen ditu. Lan-giro desegoki horiek askotan ikasgela barruan zabaldu egiten dira eta batak bestean eragin handia izaten du. Esan beharra dago ere, beste hainbat kanpoko kaftorek, eskola porrotean ere eragina dutela eta arazoa modu global batean ulertzea komenigarria dela. Eskolaz kanpoko beste aspektu batzuk ere determinagarriak dira ikaslearengan.
 Gaiarekin jarraituz, beharrezkoa da aipatzea ere beste arazo bat. Lehen ez bezala, irakasleak ez dira autoritate sinbolo bezala ikusten azkenaldian. Irakasleekiko errespetua galtzen ari dira ikasleak nahiz gurasoak eta honek hainbat arazo larri ekarri ditu: adibidez irakasleen depresioak gero eta ohikoagoak dira, ikasleen eraso psikologiko eta fisikoak irakasleei, gurasoen erasoak irakasleei, zentro eta ikastetxeen aldetik presioak etab…

Honek, gurasoen partetik, konfiantza galtzea ekarri du, irakasleengan, ikastetxeengan eta orokorrean sistema edukatiboarengan eta horrek azkenaldian pixka bat ohikoagoa bihurtu  den fenomeno bat eragin du: homeschooling edo haurrak etxean hezitzearena. Hainbat gurasok heziketa sistema honen aldeko apostua egin dute. Ez dute konfiantzarik gaur egungo heziketa sisteman, ez dute konpartitzen, ez ideiak, ez metodoak ez ordutegiak etab… eta norbere arauak ipiniz, seme-alabak etxean hezitzea erabaki dute.
Hasieran esan bezala, hainbat arazo aurkitzen dira gaur egungo heziketan, hainbat faktorek eragina dutelarik eta hauek geroz eta nabarmenagoak dira egunerokoan.

2. galdera: IRAKASLE BATEK NOLA BIDERATZEN DU HEZIKETA ?

Irakasleak bere haur edo ikasleen erreferentzia izan behar du eta askotan hau ahaztu egiten da. Irakaslea, eduki bat irakasten duen pertsona baino zerbait gehiago da. Askotan klasean, liburu batekin azaldu, edukiak eman, irakurri edota idaztearekin nahikoa dela pentsatzen da eta irakasle izatea haratago doa. Irakasleak hezitzaile papera hartu behar du. Gaur eguneko pentsamoldearekin, irakaslea, dena dakien pertsona sasijakintsu bat da, berak du ezagutza eta egi absolutua eta hau zalantzan jartzen saiatzen den pertsona oro gogorki kritikatua edo zigortua izango da. Irakasle honek ikasgaia eman eta ikasleak ez du pentsatuko, ez dago hausnarketarako betarik, ez dago kritika egiterik. Ikasleak irakasleak botatzen duena irentsi eta azterketaren egunean dena bota eta kitto. Irakasleak zeozer agintzen duenean, egin egin behar da irakasleak horrela agintzen duelako, gehienetan ez du arrazoituko, hau edo bestea zergatik eta ze helbururekin egiten den ikasleek ez dute galdetuko ere, egin eta punto. Gaur egungo hezkuntza pentsamoldearekin ikasleak 18 urterekin, probetxuzko pertsona izan behar du, selektibitatea gainditzea izango da bere helburu nagusia eta ez bere garapen pertsonala. Bere barruan mugitzen diren ezjakintasun, duda, nahi edo ametsek ez daukate lekurik.
Honen aurrean irakasle batek bete beharreko funtzioa ez da makala. Heziketaren bidez, ikasleek beraien kabuz pentsatzen lortzea da helburua. Ikasleen sorkuntza propioa bultzatu behar du, egokiak diren lan-tresnak luzatuz eta hauen sorkuntza prozesua bideratu eta lagunduz. Irakasleak ez du sortuko, ikasleak berak sortuko du eta bide horretan laguntzaile bat izango du: irakaslea, hau zuzendu eta bideratuko duena.
Ikasleak kritikoa izaten ikasiko du. Irakaslearen laguntzaz bere postura nola egoki argudiatu eta ezarritako gauzei beste ikuspuntu batzuetatik begiratzen irakatsiko dio. Gainera irakasleak oinarrizko errespetu, balore eta ideiak ikasleengan barneratzeko gai izan beharko luke. Kulturalki ezarriak dauden ezaugarriak ezagutu eta hauek egoki aplikatzen erakutsiko dio. Horretaz gain irakasleak bere ikasleek sexuaz libreki pentsatu, sentitu eta ezagutzeko aukera emango dio. Pentsamolde patriarkal, sexista eta homofobotik alde egin eta sexua norberak nahi duen bezala bizi eta sentitzeko aukera emango dio…

martes, 12 de octubre de 2010

1.galdera: ZER DA HEZTEA ?

            Heziketaz hitz egiten dugunean, definizio bezela hezteko ekintza eta horren ondorio dela esaten dugu. Bereziki gizakiak (gehienetan haurrak) gizartean bizitzeko prestatzea eta gaitzea bezela ulertzen da.
            Hezkuntzaz ari garenean heziketa prozesuaz hitz egiten dugu. Gizakiak, bere ahalmenak garatuz eta gizabidea erakutsiz, gizartean bizitzeko prestatzea eta gaitzea, eta horretarako erabiltzen diren bideak edo sistemak aipatzen dira.
            Heziketa horren zati garrantzitsuenetako bat lehen urteetan eta eskolan ematen dena da. Hau horretarako prestatuak dauden zentroetan ematen da. Kurrikulum baten bidez, helburuak zehaztu eta horretara iristeko beharrezkoak diren edukinak lantzen dira. Prozesu hau irakasle edo tutoreek zuzendua da hezitzaile papera hartzen dutelarik.
            Irakasle desberdinei galdetu ondoren hauetako baten iritziz heztea bat-bateko edozein testuingurutan gertatutako arazoren baten aurrean eraginkortasunez erantzuteko gaitasuna garatzea da ikaslearengan. Beste modu batean esanda, ikaslearen gaitasun guztiak garatzea orainean eta etorkizunean etorriko zaizkion erronkei ahal den eraginkortasun handienaz erantzuteko gai izan dadin.
            Beste batek hauxe aipatu digu:”heziketa bizitza osoan zehar gertatzen den gauza bat da, baina garrantzia berezia hartzen du bizitzako lehen etapan edo lehenengo urteetan. Izan ere, lehen urte horietan garatzen da batez ere norberaren nortasuna, eta bizitzari aurre egiteko armak hartzen dira, baliabide batzuk garatzen ditu pertsonak. Heziketaren barruan sartzen dira errespetua, autonomia, autoestimua, baloreak…etab. Beraz, esan daiteke norberaren oinarriak jartzn direla lehen etapan.”
            Hirugarren baten iritziz, heziketa oso konplexua da, bariable askok hartzen dutelako parte prozesu iraunkor eta etengabeko honetan: ikasleak, irakasleak, inguruneak, familiak, gizarteak… pertsonak dimentsio guztietan eraginkortasunez jarduteko trebatzea izan behar da hezkuntzaren xede nagusia.
            Zentzu horretan, eskolak egin behar duena da bizitza guztirako erronka den horretarako prestatu, hau da, hezkuntzaren xedea bete ahal izateko prestatu.
            Heziketa gaur egun ume guztientzat modu eta erritmo berdinean ematen da, bakoitzaren gaitasun eta arazoak kontuan hartu gabe. Denak helburu jakin batzutara iritsi behar dira, kontuan hartu gabe bidean galtzen diren gaitasunak, garatu gabe gelditzen direnak edota bidean gelditzen diren umeak.
            Heziketa mota honek hainbat eragin negatibo ditu: umeek dituzten gaitasun guztiak ez dituzte behar bezela garatzen, adibidez, sormena, imaginazioa, pentsatzeko eta asmatzeko gaitasuna…Ume bakoitzaren nahiak edo ametsak zapuztuta edo erreprimituta geratzen dira, ez zaizkiolako baliabide nahiko eman hauek aurrera eramateko.
            Historikoki instituzioek interpretazio desberdina egin izan dute heziketari buruz. Administrazioaren kasuan irakurri jarraian zer jartzen duen: “ la Supervisión y administración Educcativa es un elemento fundamental para el desempeño eficiente de las instituciones modernas. El administrador educativo es responsable de la calidad del servicio brindado por la institución y debe ser capaz de llevar a cabo todos los procesos gerenciales ( planificación, administración, supervisión y control ) para poder tener éxito en su gestión. El administrador debe ser además líder, ya sea adaptandose a la cultura existente en el centro educativo o modificándola si lo considera necesario.
            Generalmente, cuando hablamos o escuchamos la frase Administración escolar, nos remitimos a las actividades de suministro de materiales, el ejercicio de los ingresos, los servicios de intendencia, vigilancia, mantenimiento, asistencia y trámites de prestaciones. Sin embargo, la administración escolar implica la dirección de la organización misma, el uso y el ejercicio estratégico de los recursos, humanos, intelectuales, tecnologicos y presupuestales, la proyección de necesidades humanas futuras, la previsión estratégica de capacitación de los recursos humanos y la formación docente, la vinculación con el entorno, la generación de identidad del personal con la organización, la generación de una visión colectiva de crecimiento organizacional en lo colectivo y profesional en lo individual y el principio de colaboración como premisa de desarrollo.”
            Benetan uste al duzu gaur egungo administrazioak kalitatezko hezkuntza eskeintzen eta bermatzen duela ? Geure hezkuntza nork zuzentzen du ? nola ?zertarako ? zer pentsatua ematen du…
            
Instituzio bezela elizak ere historikoki bere papera jokatu du. Eliza gizartearen erdigunea zen, gizarte guztia bere baitan mugitzen zen eta hezkuntzaren arloan ere, elizak bakarrik zuen hezkuntzan aritzeko kapazitatea edo eskumena edota textuak plazaratzekoa. Elizaren rol edukatiboa aztertzen badugu beharrezkoa da hau historikoki ondo kokatzea. Eliza ez da erakunde abstraktu bat, historian zehar bere lekua hartu duen instituzio bat izan da eta elizaren rol edukatiboa aztertu ez gero konturatuko gara, eliza eta bere heziketa helburua inoiz ez direla neutroak izan, beti joan direla klase dominante eta boterearen eskutik helduta. Beti izan dira kontrol sozialerako arma perfektua, herrialde desberdinen kolonizazioak justifikatzeko aitzakia eta gizartearen inmobilismorako anestesia beharrezkoena.


            Esan bezela elizak zuen hezkuntzaren monopolio guztia erregimen zaharrean eta eskola horiek nola funtzionatzen zuten jakiteko Pollard izeneko idazle batek idatzitakoa jarraian: un sacerdote se dirige en el año 1789 a su nueva parroquia, situada en un remoto distrito de Francia. Después de visitar a sus feligreses, se interesa por la escuela del lugar, siendo conducido a una miserable barraca donde campa por sus respetos una multitud de niños. Sorprendido el párroco, pregunta por el maestro, su acompañante le muestra a un anciano que descansa en un sucio jergón al fondo de la barraca:


  • ¿ Es usted el maestro, mi buen amigo?
  • Sí, señor.
  • ¿ Y qué enseña usted a los niños?
  • Nada, señor.
  • ¡ Nada! ¿ Cómo es eso posible?
  • Porque yo no sé nada, contesta el maestro.
  • Entonces, ¿ por qué ha sido usted nombrado maestro?
  • Porque yo he cuidado los cerdos de este pueblo durante muchos años y cuando he llegado a ser demasiado viejo para dicho oficio me han dado la escuela para que cuide de los niños.
Egoera hau Frantziako Iraultzaren ostean aldatu egin zen. Handik aurrera estatuak (politikariek, gobernuak) edukazioaren gestioa zuzenean bereganatzen du eta "denentzako irekia den zerbitzu publiko" izatera pasatzen da. Lehen ez bezela, botereak pentsatzen zuen desinformazioak eta edukazio ezak gizartea kontrolatzeko modu onena zirela masen heziketa mugatuz. Hau lehen, posiblea zen nazioen bizitza ekonomikoak aukera ematen zuelako herriaren ezjakintasuna eta kultura eza mantentzeko eta honek dominazioa suposatzen zuelako baina berehala tortillari buelta eman zioten. Gobernuak heziketa bideratzen hasi ziren konturatuz hau instrumentu egokiena zela boterea zaindu eta mantentzeko eta handik aurrera hau monopolizatuz joan dira ikaragarrizko ahaleginak eginez. Honen helburua argia da: eskolak sistema kapitalista mantendu behar du, pertsona hezituak behar ditu nazioen egoera ekonomikoa mantendu ahal izateko. Lan esku merke, jakintsua eta hezia behar du enpresetarako, fabriketarako, kapital guztia mantentzeko. Horregatik dauka estatuak hezkuntzaren eskumen guztia, beharren arabera hau nahi bezela aldatu, moldatu eta erabiltzeko. Honek ere zer pentsatua ematen du...