hitzak soberan daude...

viernes, 12 de noviembre de 2010

1.galdera: NOLA LORTU PENTSAMENDU EZKORRAK KONTROLATZEA LANEAN?


Galdera honi erantzun eta hasieratik ondo ulertzeko kasu batekin hasiko gara, hau da, aitzaki bat izango da ondoren garatuko dugunerako:
“Bixente eskola bateko irakasle gazte bat da eta ezbeharrez herenegun aita hil zitzaion. Oso aprezio handia zion aitari, idolatratua zeukan, eta lur jota geratau da. Gaur eskolara joan behar da, betiko lanera alegia, baina ezin du burutik kendu hileta elizkizuna, lurperaketa, bere aita azkenfinean. Bere baitan galdera hauek darabiltza: Prestatua ote nago betiko moduan (giro alai eta positibo batean) klasea emateko? Zer egin behar dut honetarako? Kriston antzerkia egin beharko...”
Egoera honen aurrean edozein lanetan emozioak kontrolatzen ikasi behar da, ezin baitzara joan lan egitera malkoak begietan dituzula, eta gutxiago irakasle izanda. Ikasgelan irakaslea zuzendaria eta ikasleen irudia denez, irakasleak sentsazio negatiboak igortzen baditu ikasleek bere jarrera hartuko dute, klaseko giroa erabat zapuztuz. Baina zer da emozioak kontrolatzea? Nola lortzen da?
Emozioak kontrolatu ahal izateko adimen emozionala garatu behar da, hau da, sentimenduak identifikatzeko gaitasuna, emozioen jatorria ulertzea eta hauek erabiltzea erabaki hoberenak hartzeko. Baina hau ulertzeko lehenik, emozio eta sentimendu kontzeptuak bereizi behar dira ez baitaukate esanahi bera. Sentimenduak (maitasuna, nazka...) ez daude erreakzio fisikoekin lotuta ,eta emozioak (beldurra, poza...) aldiz bai, esaterako maitasunak ez du erreakziorik sortzen baina beldurrak esaterako txuria jar dezake pertsona bat edo pultsoa igoarazten du. Honekin jarraituz, adimen emozionala garatzeko lehenik emozio eta sentimenduak ulertu behar dira eta ondoren hauen jatorria ezagutu. Horregatik noizbait beldurra edo poza sentituz gero, emozioa identifikatzen badugu errazagoa egingo zaigu gero emozio hau ulertu eta kontrolatzea. Azkeneko hau da adimen emozionalaren helburua, eta lehengoa adibidean ikusi dugun bezala, irakasle horrek gaitasun hau garatua edukiko balu ez luke arazorik edukiko egoera horretan.
Beraz, hezkuuntzan oso erabilgarria da gaitasun hau, umeen haurrean beti itxura positibo bat ematea lortzen baita eta bapateko edozein egoera berri baten aurrean bai ikasgelan edo bizitzan erantzun hobeak ematen laguntzen digu. Honela ikasleen aurrean errespetua lortzen da, ikasgela kaosean ez bilakatzeko, eta aldi berean klase armoniko bat lortzen da. Gainera adimen emozionala ez da soilik irakasleeek garatu beharreko gaitasuna, adimen emozionala daukan irakasle batek bere ikasleei ere emozioak ezagutu eta kontrolatzen lagunduko die haurraren garapen pertsonala izugarri hobetuz.


1 comentario: