hitzak soberan daude...

viernes, 26 de noviembre de 2010

EKARPENA: JOLAS ETA JOSTAILU EZ SEXITAK ESKOLAN

Jolasa ikasteko egoera naturala da, jolas desberdinek zenbait gaitasunen garapena errazten dute, eta jostailuak jolasa aberasteko baliabideak dira. Jostailuek izugarrizko garrantzia dute haurren hezkuntza prozesuan. Ez dira soilik ondo pasatzeko eta entretenitzeko. Jolasa dela medio, umearen garapen osoa eta euren garapen pertsonala hobetzeko gaitasun positiboak bereganatuko dituzte: gaitasunen, irudimen eta fantasiaren sustapena, ulermen teknikoa, inguruarekin harremana, norberaren balorazioa, pertsonalitatearen indartze edo sendotasuna, auto-ezagutza... Haurtzaroan, jolasa da ezagutzarako, ikasketarako eta adierazpenerako bide nagusia. Jolasekin, hurbileneko esperientziak islatzen dituzte eta,izango duten nortasuna eratzen duten egoera desberdinen aurreko portaera, jarrera eta gaitasunak ikasten dituzte. Horien bitartez jostailuek indartzen dituzten gaitasun eta baloreak bereganatzen dituzte. Jolasaren bidez bizi diren jendartearen arauak eta portaerak ikasten dituzte. Jostailuak berez, ez dira onak edo txarrak, hauen egokitasuna ematen diogun erabileraren araberakoa izango da. Jolas eta jostailu desberdinak erabiltzen berezko generoari dagozkion ezaugarriak ezagutuko dituzte neskek zein mutilek. Ondorioz generoaren araberako erabilerak, estereotipo sexistak barneratu, birproduzitu eta iraunaraztearen funtzioa. Hau dela eta, heziketarako tresna garrantzitsua den momentutik, ezinbestekoa da eskaintzen, onartzen edo indartzen ari garen ereduen analisi kritiko bat egitea. Hona hemen sailkapen bat:


JOLAS ETA JOSTAILU SEXISTAK

·        Neskak edo mutilak jolasteko aukera ematen ez dutenak.
·        Gizona edo emakumea izatea “irakasten” dutenak.
·        Genero desberdintasunak markatzen dituztenak.
·        Heldu eta umeen arteko harremana, modu itxian,generoen araberako jolasetan bideratzen dituztenak.
·        Harremanak sexuaren arabera markatzen dituztenak.
·        Egungo genero zatiketa birproduzitzen dutenak.

JOLAS ETA JOSTAILU EZ SEXISTAK

·        Sexu gainetik jolastu ahal izateko aukera ematen dutenak.
·        Sexuari lotutako genero rolak errepikatzen ez dituztenak (ez indartzeko). Pertsona moduan, gaitasun anitzak bultzatuz, osotasunean garatzeko laguntzen dutenak.
·        Genero estereotipoei erantzuten ez dietenak. Generoak garatzen dituen gaitasunak baino askoz gehiago lantzeko aukera ematen dutenak
·        Eredu zabal eta ez itxietan jolasteko aukera ematen dutenak.
·        Generoari dagozkion bestelako baloreak bultzatzen dituztenak (balore positiboak)
·        Bizitzararako eredu berri bat, parekidetasunean oinarritua, bultzatzen dutenak.
Jostailu anitzak sexu bietan, rol sexistak tipifikatzen ez dituztenak, eta jarrera bortitzak bultzatzen ez dituztenak (Jostailu belikoak). Helduok, gehienetan, neska eta mutilen jolasak ezberdindu egiten ditugu, sexu bien arteko mugak eraikiz. Garrantzitsua da umeek era askotako jostailuak izatea (panpinak mutikoentzat eta mekanoak neskentzako), bakoitzak garapen prozesu ezberdinak eragiten dituelako helduaren bizitzan beharrezkoak izango direnak, generotik at. Badaude zenbait ikerketa honakoa bermatzen dutena: neskatoak diziplinatuagoak direla, jolas lasaiagoak aukeratzen dutela, ekintza sedentarioagoak, antzezpen jolasak, imitaziozkoak, margotzea aukeratzen dutela, eta balentria jolasekiko interes gutxi erakusten dutela. Horrela, mutikoek gehiagotan erakusten dute haserrealdia, jolas aktibo eta kementsuak aukeratzen dituzte, trebetasuna eta muskulu-abilezia, lehia eta antolakuntza inplikatzen dutenak. Besteak erasotzeko joera handiagoa erakusten dute edo konpartitzeari uko egiten diote.
            Beraz ondorio bezala esan daiteke, komenigarria dela, haur guztiek, neska zein mutil, joko ezberdinetan partea hartzea, hauen garapena egokiagoa izan dadin.

Iturria: “Jolasak eta Jostailuak”.Bizkaiako Urtxintxa Eskola



No hay comentarios:

Publicar un comentario