hitzak soberan daude...

viernes, 12 de noviembre de 2010

Ekarpen pertsonala: NOLA EGIN, JENDAURREAN ONDO HITZ EGITEKO ?

Badakigu, irakasleak ordu asko egiten dituela eta egin behar dituela jendaurrean hitz egiten. Praktikaren bidez eta urteen poderioz, inork erakutsi ez dion arte batean murgiltzen joaten da irakaslea. Denborak aurrera egin ahala hobetuz joaten da, baina hasierako aldiak nahiko estresagarriak eta zalantzaz josiak izan ohi dira. Jarraian, jendaurrean ondo hitz egiteko klabe batzuk.
Irakaslearen helburu nagusia, eraginkortasunez komunikatzea eta aurkeztea da. Dugun ahalmena ahalbidetze horretan, autoestima hobetzea eta gai garela ikustea oso garrantzitsua da.Jendaurrean aritzeko ezinbesteko ikuspegi hauek azpimarratzen dira.

       Ideiak ordenatzea eta baliabideak aukeratzea. Horretarako, aurretik eskema on eta erginkor batzuk prestatu. Erabiliko ditugun baliabideak zeintzuk diren ezagutu eta hauek prestatu egin behar dira.
       Jendaurreko ekitaldietako parte-hartzeak hobetzea. Gure interbentzioei, ahalik eta probetxu handiena ateratzea ezinbestekoa da. Eginbehar hori, irakasle norberaren baitan dago.
       Ongi egiten dugula ikustea. Hobetu dezakegunaz ohartzea. Akatestatik ikasi eta onena azpimarratuz, hobekuntza prozesu batean murgildu behar gara.
       Egoera zail edo korapilatsuenei modu egokian aurre egitea. Arma eta baliabide egokiez baliatu behar gara, egoera hauetatik “bizirik” ateratzeko eta gehienbat, hauetatik ikasteko.
       Partaidetza eta harremanari garrantzi gehiago ematea. Besteetaz, asko ikasteko aukera dugula jabetu behar gara.

Jendaurrean hitz egiteko, ahozko komunikazioa, transmisioa eta harremanaren arloak ondo menperatu behar ditugu. Hizkuntza menperatzeaz aparte, hizlariak bere helburua betetzeko -mezua nahi duen bezala heltzea- hainbat faktore izan behar ditu kontuan: gorputz adierazpena, jarrera, begiradak, itxura, ingurunea -espazioan hartzen duen posizioa-, hartzailea, erabiliko dituen baliabideak... Horiek guztiek bat egin behar dute hizlariaren asmoarekin.
Gure hizkuntzak eraginkorra izan behar du, egoerari egokitua, entzuleen arreta lotzea lortzen duena eta gainera interesari eustea lortzen diona. Horretarako, bitarteko bisualek asko laguntzen dute. Gure diskurtsoaren abiadura, isiluneak eta arnasketa propioak ondo bideratzea garrantzitsua da, ideiak defendatu eta eztabaidatzen ditugun bitartean. Probak eta argudioak eman behar dira gure azalpenekin batera, era berean, egoera bakoitzean egoten ikasi behar da eta gainera hainbat trebetasun espezifiko landu behar dira; feedbacka, enpatia, asertibitatea, entzute aktiboa, bat-batekotasuna, galdera-erantzunak etab…

Gainera badago beste aspektu garrantzitsu bat ere, kontrolatzen zailenetakoa dena. Ez da irakasle guztien kasua baina bai askorena. Beldur eszenikoa.
Jarraian aldizkari eta egunkari bateko helbideak uzten dizkizuet informazio gehiego eskuratu ahal izateko.
Gurasoekin hitz egitea, klaustroan esan beharrekoak esatea edo mailako bileretan hitza hartzea ez da gauza gozoa irakasle askorentzat. Kosta egiten da, sarritan, barruan den hori azaleratzea, iritzia ematea. Badira egoera horri aurre egiteko hainbat teknika edo estrategia. Oso lotsatia bada, bere izaerari dagozkion zein ezaugarri indartu ditzakegun aztertu beharko genuke lehenik. Eta horren arabera ariketa batzuk edo beste batzuk proposatu. Adibidez, hainbat irakurketa eriketa egin ditzake, edo gauza oso sinple bat aurkezteko ariketatxo bat egin. Horien ostean, berehala, jende aurrean praktikatzen jasi beharko du. Bat-batean; inolako zalantzarik gabe. Zenbat eta lehenago jabetu bere errealitateaz, orduan eta indar gehiago eman ahal izango dio bere buruari. Baina horretarako, lehenbailen ikusi behar du zein arazo eta muga dituen jendaurrean jartzen denean.
Ondorio bezala esan behar da, jabetuz joan behar garela jendaurrean ondo hitzegiteak zenbaterainoko garrantzia duen gure asmoak entzuleari helarazteko. Gauzak argi edukitzea, ondo ordenatzea, egoki adieraztea eta gure beldur eta lotsak alde batera uztea behar beharrezkoa da komunikatzaile onak izateko.


Jarraian aldizkari eta egunkari bateko helbideak uzten dizkizuet informazio gehiego eskuratu ahal izateko.

1 comentario:

  1. Eta hau guztia ondo bideratzeko? zer egingo duzue? hori guztia hobetzea zure esku dago.

    ResponderEliminar