hitzak soberan daude...

viernes, 12 de noviembre de 2010

Ekarpen pertsonala: MOTIBAZIOA

Aurrez eginik galdera eta ekarpenetan esan bezala, irakasleek garapen pertsonala egiteko beharrezkoak dituzte faktore batzuk: autokontzeptua, autoestima… Faktore hauek ezagutu eta hobetu ahal izateko guztiz beharrezkoa da motibazioa, motibaziorik gabe ezin baita bete nahi diren helburuetara iritsi.

Baina, zer da motibazioa? Pertsona batek egin behar duen ekintza bukaeraraino eramatera bultzatzen gaituzten estimuluak dira motibazioa.
Irakaslearen kasuan guztiz garrantzitsua da motibazioa izatea, autoestima lantzeko, garapen emozionala lantzeko… azken finean garapen pertsonala lantzeko. Baina baita klaseak nola preparatu, nola eman, klaseko giroa zaintzeko… Irakasleak motibazioa behar du bere lanean suertatzen den edozein egoera, zailtasun etab.-i aurre egin ahal izateko, motibaziorik gabe ez baitu gogorik izango lanean jarraitzeko. Honela bere lana ez du behar bezala egingo eta umeak ez dira behar den bezala heziko.
Baina irakaslearen eginbeharrak ez dira motibazioa izatean amaitzen. Berak motibazioa izateaz gain bere ikasleak ere motibatu egin behar baititu gustura lan egin dezaten. Zalantzarik gabe hau da umeek klasean lan egiteko behar duten faktore nagusia, motibazioa. Ikasleak motibatuak egotea lortuz gero, ikasgelan ikasteko giro bikaina sortuko da eta askoz errazagoa izango da guztiontzat lan egitea, bai irakaslearentzat baita ikasleentzat ere.

Nola motibatu behar dira umeak?  

Ikasleak motibatzeko lehen pausoa hauek ezagutzea da: zein afizio dituzten, zer ez duten gogoko… Honela, eman beharreko ikasgaiak ahal bada euren gustuko gauzekin erlazionatu behar dira (adibideak jarriz…), beraiek hobetu ulertzeko eta lana gustura egiteko. Honetaz gain eurak egiten duten lana baloratzen duela erakutsi eta demostratu behar du irakasleak, ikasleek lana egitean hauen alde positiboak azpimarratzen eta goraipatzen. Gaur egungo irakasleek ohitura dute lanik egiten ez duten ikasleetan zentratzeko, baina hauek zigortuz soilik. Honela, lanak egiten dituzten  umeak baloratu gabe geratzen dira eta desmotibatu egiten dira. Eta lanik egiten ez dutenak berriz, irakasleak zigorrez betetzen baditu ez dute batere gogorik jarriko hurrengo lana hobe egiten, saririk edo onurarik jasoko ez duela badakielako. Honela, gutxika ikasle guztiak motibazioa galtzen joango dira, hauen errendimendua jaisten joango da eta ikasgelako giroa geroz eta okerragoa izango da.
Hau ez gertatzeko, umeek irakaslea beti beraien alboan egongo dela jakin behar dute, edozein arazo badute ere laguntzeko prest egongo dela, eta ikasleen alde onak azpimarratzen saiatuko dela beti, negatiboak alboratuz.
Ondorioz, argi dago motibazioa beharrezkoa dela irakasle baten bizitzan, bai bere garapen pertsonala lantzen joateko, bai bere irakasle eginbeharrak ahalik eta hoberen egiteko, eta batez ere umeak ere beren ikasketetan motibatuak aritzeko. Irakasleak motibaziorik ez badu ezinezkoa baita ikasleei motibazioa transmititzea.
ç

1 comentario:

  1. Zorionak egindako lanagatik. Ea aplikatzeko gai zareten !!!! oso irakasle ona izateko biderik nagusienetarikoa dela esango nuke.

    Etiketak konpartitu... ez izan hain indibidualista !!!!

    ResponderEliminar