hitzak soberan daude...

jueves, 16 de diciembre de 2010

5. atalaren SARRERA

Bosgarren eta azken atal honetan lanari amaiera eman beharko diogu. Atalka landutako gai hauen azken zatia kaleratuko dugu eta honen bestez gai honen inguruan idatzitako guztiak bukatuko ditugu. 5: atal honetan tutoretzak landuko ditugu. Irakasle batek, bere bizitza profesional guztian zehar, askotan egin beharko dio aurre egoera honi eta honenbestez tutoretza hauei buruz hitz egingo dizuegu. Alde batetik eskema multimedia bat sortuko dugu mindomoan eta bertan TUTORETZA PLANAK eta ORIENTABIDEAK izeneko bi dokumentuei buruzko informazio labur bat argitaratuko dugu, zehatza bezain eraginkorra suertatuko zaizuena. Bestalde tutoretza egoera ezberdinen asmakizuna egingo dugu eta ondoren egoera hauetako bat sakondu egingo dugu. Amaitzeko 3 errubrika taula argitaratuko ditugu: lehenengoak eskeman argitaratuko duguna baloratuko du, bigarrenak egoera desberdinak eta egoera baten azterketa baloratzeko balioko du eta hirugarren eta azken batek gure azken lan hau ebaluatzeko balioko du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario