hitzak soberan daude...

jueves, 25 de noviembre de 2010

2.galdera : GIZONEN ETA EMAKUMEEN BURMUINAK BERDINAK AL DIRA ?

Hurrengo galdera hau erantzuteko, Eduard Punsetek idatzitako testu zientifiko batean oinarrituko gara. Kasuaren inguruko eztabaidan, eskola horretako neska eta mutilek ea elkarrekin edo bananduta egon beharko luketen planteatzen da. Jakina da, mutilak eta neskak ez garela berdinak, baina gure burmuinak ?
Testua irakurri ondoren hasieratik argi geratzen den ideia hauxe da: burmuinak sexua dauka. Zientzialarien azken ikerketek horixe diote beraz gero eta zailagoa da ukatzea gizonak eta emakumeak ez garela berdinak. Jakina da ere, mundu osoko pertsonen burmuinak nolakoak diren jakitea ezinezkoa dela, beraz batez besteko datu esperimentalekin lan egiten da.
Teoria klasikoek beti diferentziatu egin izan dute lengoaia (emakumeen puntu fuertea) eta gaitasun espaziala ( garatuagoa gizonetan) baina ikerketa asko haratago joan dira; osagai biologiko zein genetikoak aurkitu dituzte esaten dutenak burmuinek sexu espezifiko bat eta bakarra dutela. Aipamen hauek baieztatzeko, empatia aztertu dute bai emakume eta bai gizonengan. Empatia beste pertsonen emozio eta pentsamenduak aintzat hartzeko gaitasuna da baina baita pertsona horien emozio eta sentimenduei emozionalki erantzuteko gaitasuna. Badakigu, bai emakume zein gizon  horretarako gai direla baina probak egin izan direnean, emakumeek empatiarako interes eta eragin handiagoa dutenaren susmoak oso sakonak dira.
Bi sexuak banatzen dituen beste ezaugarrietako bat, gizonezkoek, sistematizatzeko, hau da, sistemak analizatzeko duten gaitasuna da. Sistema batek, arauak ditu eta arau horiek ulertzearen ondorioz sistema ulertzeko gai gara eta ikerketek diotenez, emakumeek ez dute interes handirik jartzen honetan, baina gizonezkoek , sistemak eta hauen funtzionamenduak ulertzeko grina azaltzen dute askotan.
Zientzialarien duda hala ere, biologiak eta kulturak zenbaterainoko eragina duen jakitea da. Ez litzateke zentzuzkoa, kulturak guregan eraginik ez duenik esatea baina ezin daiteke innatoa edo berezkoa dena ahantzi. Izan ere, zientzialariek, haur bat jaiotzen den momentu beretik, desberdintasunak aurkitu dituzte emakume eta gizonezkoengan.  Jaio eta 24 ordu beranduago ( kulturak oraindik ez du eraginik), estimulu jakin batzuekiko, erantzun ezberdinak jaso dituzte, bi sexuen partetik. Proba bezala, zientzialariek, haur jaioberriei, jaio eta handik gutxira aurpegi aurrean bi elementu jartzen zizkieten: mobil mekaniko bat eta pertsona baten aurpegia. Konprobatu zuten, gizonezkoek, mobilean ipintzen zutela atentzioa eta emakue gehienek aurpegian. Beste aspektu bat ere aztertu zuten zientzialariek: testosterona, hau da gizonezkoen hormona karakteristiko hau.  Jaio aurretik eta amaren sabelean zeuden haurrei, likido amniotikoan zuten testosterona kantitateak neurtzerakoan konturatu ziren, testosterona maila altuenak zituzten haurrek, handik 2 urtetara , besteek baino gaitasun sozial txikiago edo murritzagoak zituztela eta kontran, testosterona maila txikienak zituztenek, hizkuntza eta komunikazioa askoz ere hobeto garatzen zuten, horrek empatia garatzen laguntzen zuelarik, emakumezkoengan hain berezkoa duten ezaugarria.
Beraz amaitzeko eta ondorio bezala esan behar, gure biologiak emakume eta gizonezkoak fisikoki bereizteaz gain, gure burmuinak ere desberdintzen dituela.

ITURRIA: “¿ Es diferente el cerebro de hombres y mujeres?”Eduard Punset. XL Semanal,23 de Julio de 2006.



No hay comentarios:

Publicar un comentario