hitzak soberan daude...

miércoles, 22 de diciembre de 2010

Autoebaluazioa

    




        Lana lehen esan bezala 3 zatitan banatuta dago, Tutoretza eta Orientazioko eskeman (%30), asmatutako egoeretan (%20) eta garatu beharreko tutoretza batean (%50). Lehenengoan 3tik 2,79 puntu lortu ditugu, bigarrengoan, 2tik 1,6 eta azkenekoan 5 puntuak, horregatik gure nota finala 9,39koa da.

domingo, 19 de diciembre de 2010

ESKEMAREN ERRUBRIKA


BIKAIN (10)
OSO ONDO (8)
NAHIKO (5)
GUTXI (3)
BITARTEKO GRAFIKOAK
(%30)
-Gaiarekin zerikusia duten argazki eta bideo ugari agertzen dira eta idatzitakoarekin bat datoz.
-Gaiarekin zerikusia duten argazki eta bideo ugari, baina batzuk .ez dira egokiak.
- Gaiarekin zerikusia duten argazki eta bideo gutxi jartzea, idatzitakoarekin zerikusia ez edukitzea.
-Gaiarekin zerikusia ez duten bideo eta argazkiak jartzea edo ezer ere ez jartzea.
ULERGARRITASUNA
(%35)
-Eskemaren edukia guztiz ulerkorra da.
-Eskemaren edukia ulerkorra da, baina batzuetan loturarik ez du agertzen
-Eskemaren edukia ez da oso ulerkorra , lotura gutxirekin, baina erabilgarria da.
-Eskemaren edukia ulertezina da  eta zatiek ez dute haien arteko loturarik.
EDUKIA
(%35)
-Eskema osatzeko soilik beharrezkoa diren ezaugarriak aipatzea.
-Eskema osatzeko beharrezkoa dena baino gehiago edo gutxiago aipatzea
Edukia badago baino ez du lotura handirik.
-Ez dago edukirik.























Eskema honen nota 9,3 koa da, kolorez agertzen diren zatiak gure nota osatu dutenak izanik.
            Eskema ebaluatzeko orduan,  hiru faktore kontuan hartu ditugu, gure ustetan, gaia ulertzeko garrantzitsuenak. Edukiari begira, hau ezinbestekoa dela esan dezakegu, bestela eskemak ez baitauka inongo informaziorik. Ulerkortasuna, edukiak ulerkorrak izateko eta zati desberdinen artean loturak agertzen diren ikusteko da, honela eskema erabilgarria den ala ez ikusteko. Azkenekoa, bitarteko grafikoak agertzea, kontrol moduko bat da, ikasleek eskeman idatzitakoa ulertu duten ala ez ikusteko, irudi egokiak erabiliz gero, jakina da ikasleak ondo ulertu duela idatzitakoa eta ez duela inondik kopiatu, hau da, sorkuntza lana dela.

              

TUTORETZA PLAN ETA ORIENTABIDEAK- en MINDOMO ESKEMA

TUTORETZAREN ERRUBRIKA


BIKAIN (10)
OSO ONDO (8)
NAHIKOA (5)
GUTXI (3)


ASMATUTAKO TUTORETZA ETA GARATUTAKOA
(%100)
Helburua zehatza da, partaide guztiak azaltzen dira,kasuaren eboluzioa egiten da eta irtenbideak eskeintzen dira.
Helburua zehatza da, partaide guztiak azaltzen dira, kasuaren  eboluzioa hurbiletik jarraitzen du eta irtenbideak aipatzen dira.
Helburua nahiko zehatza da, partaide guztiak azaltzen dira, kasuaren eboluzioa ez du hurbiletik egiten eta ez ditu irtenbideak eskeintzen.
Ez dago helbururik, ez dira partaide guztiak azaltzen, ez kasuaren eboluzioa aztertzen eta ez dira irtenbideak eskeintzen


Asmatutako tutoretzak nota osoaren %20 hartzen du eta garatu beharreko tutoretzak % 50. Asmatutako tutoretzetan 8ko bat lortu dugu eta garatutakoan 10.

TUTORETZAREN MINDOMO ESKEMA

ASMATUTAKO TUTORETZA

            Jarraian guk asmatutako tutoretza bat aurkezten dizuegu. Helburuak eta partaideak finkatu ondoren hau nola garatuko den argitzeko taula eskematiko bat ipini dugu tutoretza saio hauek nolakoak izan diren ikusteko.
            Gaur goizko atsedenaldian, 5. LH-ko neskatxa bat, Amaia Hurtado, txoko batean ezkutaturik harrapatu dute zigarro bat erretzen. Hau gutxi balitz erretzen harrapatu dutenean ez du zigarroa itzali ezta ezkutatu, alderantziz, azkeneko zupada bat eman dio lasai-lasai irakaslearen muturren aurrean, bizitza osoa erretzen emango balu bezala. Hau ikusita , irakasleek zigarro paketea kendu eta zuzendaritzara eraman dute bere gurasoekin hitz egiteko asmotan. Hauei, gertaturikoa kontatzean harrigarria izan da hauen erantzuna zuzendaritzarentzat, Amaiaren gurasoek ez baitiote garrantzirik eman gertaerari. Gurasoen axolagabekeria ikusirik, tutoretza saio batzuk prestatzea erabaki dugu, Partaideak Amaia ikaslea bera, bere gurasoak eta irakaslea eta pedagogoaren arteko elkarlan bikote bat izango dira. Helburua Amaiak erretzeari utz diezaion eta gurasoak prozesu horretan kontzientziatu eta  laguntza eta ardura gehiago erakustea dira.
            Horretarako tutoretza saio hauek asteartero egitea pentsatu dugu, saio laburrak izanik, hogei bat minutu, haurra ez nekatu eta nazkatzeko. Honez gain gurasoekin bi astean behin elkartzeko hitzordua jarri dugu haurraren eboluzioaz gurasoak jakinaren gainean egoteko eta haurra hezteko aholku batzuk emateko.
Hau izan da Amaiaren tutoretzetako planifikazio eta eboluzioa:
 

Amaia
Gurasoak

Helburua
Eboluzioa
Helburua
Eboluzioa
1
-Amaiaren erretzeko zergatia ezagutzea eta ulertzea.
-Amaiarekin hitz egin eta bere gurasoak erretzaileak direla esan du, etxean une oro erretzen dutela eta bere gurasoei zigarroak lapurtzen dizkiela.
-Gurasoei erretzeko ohiturak aldatzeko konbentzitu behar zaie haurraren aurrean ez erretzeko eta inplikazio handiagoa eskatu.
- Nahiz eta erretzearen kontuari garrantzi gehiegirik ez eman, ez dute beraien alaba erretzen ikusi nahi, eta bere aurrean ez erretzera konprometitzen dira.
2
-Tabakoari zein alde positibo ikusten dizkion galdetu Amaiari.
-Ez daki erantzuna, eta negarrez hasi da tutoretza ezin zuelako jasan edo ihes egiteko bide moduan.
3
-Tabakoa txarra dela ulertarazi eta helduen moduan aritzeko beste ekintza batzuk daudela jakinarazi.
-Tutoretza honetan Amaiaren heldua izateko nahiak ezagutu ditugu.

-Haurraren hezkuntzan gurasoen inplikazio maila handiagoa eskatzen zaie.
- Amaiaren heziketa beraientzat garrantzitsuena dela diote, eta ez dutela inongo oztoporik jarri nahi beren alabak ahalik eta heziketa hoberena jaso dezan.
4
-Amaiari ulertarazi nahi zaio bizitzako garai bakoitzean uzta desberdinak jaso behar direla.
- Amaiak aitortu du ez duela arrazoirik erretzeko eta dituen alde txarrak ez dituela jasan nahi esan du ere.


viernes, 17 de diciembre de 2010

EGOERA EZBERDINAK

EGOERA POSIBLEAK

Hainbat eta hainbat dira gertatu daitezken egoera posibleak. Jarraian parte-hartzaileak eta helburuak zerrendatu ditugu eta ondoren hauetako batzuk konbinatu eta egoera jakin batzuk asmatu ditugu laburki esplikatuz. Hauek adibide bezala hartu daitezke, izan ere jarraian hauetako bat sakonki garatuko baitugu.


PARTE-HARTZAILEAK:


HELBURUAK
Irakaslea
Zoriontzea
Ikaslea
Motibatzea
Ikasketa burua
Laguntza eskatzea
Zuzendaria
Laguntza eskeintzea
Gurasoak
Esplikazioak bilatzea
Guraso Elkartea
Nota jetsieragatik abisatzea
Zerbitzu Sozialak
Etxeko arazoak konpontzea
Eskola Kontseilua
Harremanak konpontzea
Polizia
Jarrera hobetzea
Abokatua
Gehiago saiatzea
Jantokiko langileak
Autoinkulpatzea
Autobusetako zaintzaileak
Elkarbizitza arazoak konpontzea
Garbitzaileak
Gurasoen kexak konpontzea

Irakasleekin arazoak konpontzea

Ikasleen ezinegonak entzutea



EGOERA EZBERDINEN ASMAKIZUNAK

·        Lehenengo egoera hipotetiko honetan, 3 parte hartzaile desberdin egongo lirateke. Zuzendaria, ikaslea eta jantokiko arduraduna. Helburua, haur batek  jantokian eta bazkaltzeko orduan duen jarrera hobetzea da. Haur honek bazkaltzeko garaian errespetatu behar diren arau eta jateko ohitura egokiak ondo barnera arazten saiatu beharko dira bai zuzendaria eta bai arduraduna.
·        Bigarren egoera hipotetiko batean irakasleak, ikasle batek eta zuzendariak hartuko lukete parte. Ikasle hau jolas garaian erretzen harrapatu dute eta helburua irakaslearen partetik, hau egiteak dakartzan ondorioez ikaslea jabe araztea da eta bestalde, ikastolako zuzendariaren helburua gurasoak abisatzea eta egoera hau berriz ez errepikatzea izango da.

·        Hirugarren egoera hipotetiko batean, parte hartzaileak zuzendaria, irakaslea eta zerbitzu sozialak dira. Egoera honetan ikasle baten gurasoak banandu egin dira eta ikaslea amarekin bizi dela, ez dauka oso giro onik etxean eta gainera diru falta beraz helburua ikasle honen egoera familiarra hobetzea da, gurasoen inplikazioa eta elkarlana bultzatzea eta ikasle honen ikasketa maila hurbiletik zuzentzea.

·        Laugarren egoera hipotetiko honetan irakasleak, guraso elkartea eta eskola kontseilua bildu dira. Azken ebaluazioan noten jetsiera nabarmena egon dela konturatu dira, klaseetako giroa ere arraroa dela konturatu dira eta lan giroan horrek ez du batere laguntzen. Helburua, egoera zuzentzea eta ikasleen notak gora egin dezaten da.
·        Bosgarren egoera hipotetiko honetan ikasle batek, gurasoek, zuzendariak, poliziak eta abokatu batek hartzen dute parte. Azkenaldian lapurreta ugari eman dira ikastolako aldageletan, ikasgeletan, aisialdi guneetan etab eta helburua hauek argitzea da izan ere, diru kopuru handietako lapurretak izan dira.