hitzak soberan daude...

viernes, 15 de octubre de 2010

Taldeko iruzkina

- http://www.youtube.com/watch?v=Rn6nsGuyPAo&feature=related
   


TALDEKO IRUZKINA:

Ikusi duzuenez irakaskasleen eginbeharrak zeintzuk diren azaltzen saiatu gara guk proposatutako hiru galderak erantzunez. Gai hau oso zabala denez arlo guztietatik aportazio desberdinak egiten saiatu gera.
Hezkuntza, gobernuak eta administrazioak zuzentzen du. Kurrikulum baten bitartez ikastetxeetan erakutsi behar diren edukiak eta erabili beharreko metodoak ezarriak dira. Helburu jakin batzuk ipiniz ikasle guztiak hona iristea da hezkuntzaren betebeharra, hau da, pertsonaren garapena alde batera utzi eta soilik emaitza akademiko onak lortzea. Honetaz gain, ikasgelan ikaslearen jarrera pasiboa da, akritikoa, ez dauka bere kabuz pentsatzeko gaitasunik ezta beharrik eta sormenerako iturria urik gabe geratzen da.
Irakaslearen eginkizuna ikasgai bat ematea baino haratago doa. Irakasleak hezitzailea izan behar du, garapen akademikoarekin batera pertsonaren gaitasun eta nahiak asetu eta bideratu behar ditu metodo praktikoagoak erabiliz. Gainera, irakasleak ikasleen eredu izan behar du hainbat arlotan, adibidez, baloreetan, ideietan eta bizitzarekiko jarreretan.
Beraz, irakaskuntza akats eta hutsunez beteta dago eta arazo honen zati handi bat irakasleak dira. Eman izan zaien prestakuntza ez dago egungo gizartearen beharren mailan eta egoera aldatzeko grina falta nabaritzen da sektore honengan. Honen erantzunak hezkuntza sistemaren oinarriak errotik aldatzean datza.

2 comentarios:

  1. Ez da argi geratzen nola lotu behar den jarritako gaia "oso interesgarria" irakasleen eginbeharrekin.
    Bideo bitarteko grafiko izateko hau ondo txertatu ;)

    Etiketak ere "koma batekin banando" ez "eta" jarriz.... horrela Josu ematen du Ostolaza eta Aratz Maritxalar dela.... eta Aratz ez sekula horrela agertuko. Aratzek lana egin badu.... uste dut legezkoa dela agertzea.

    ResponderEliminar
  2. Gaur egungo Curriculuma (Lehen hezkuntzan) ez du metodoa ezta edukiak behartzen !!!!... egun konpetentziak finkatzen dira. Hori aurrerago ikasiko duzue

    ResponderEliminar