hitzak soberan daude...

viernes, 15 de octubre de 2010

3. galdera: ZEIN ARAZO AURKITZEN DITUZU HEZIKETA HORI EMATERAKOAN ?

Gaur egungo heziketa ematerakoan hainbat eta hainbat dira aurkitzen diren arazoak. Ikuspegi zabal batetik begiratuta orokorrean sistema edukatiboaren dekadentzia ezagutzen ari gara.
Irakas metodoak, zaharkituak gelditu dira. Iada ez du balio irakasle bat klasera joan, denek duten testu liburu baten inguruan bueltak eman eta klasea horretara mugatzea. Paperezko edizio eta liburuak bukatzera doaz, teknologia berriez inguratuta bizi gara eta horiek erabiltzea eta dominatzea beharrezkoa izango da aurrerantzean irakasleentzat.
Baina arazoa gaur egungo irakasleari metodo hau oso erraza suertatzen zaiola da. Irakaslea eroso sentitzen da liburu batekin bere ikasleak metodo horretara mugatuz, galderak egin gabe, pentsatzeko parada izan gabe, hau kritikatzeko argudiorik gabe. Irakasle askok arazoak dituzte teknologia berrietara egokitzeko edo zuzenean ez dute nahi eta egoera horrela mantentzea interesatzen zaie. Eskola batzuek ere aro berri honetara egokitzeko arazoak dituzte, logistika arrazoiengatik, arazo ekonomikoengatik etab… eta ez dira konturatzen atzean gelditzen direla eta lehenengo kaltetuak ikasleak direla.
Sistema edukatiboaren dekadentziarekin jarraitzeko, ahaztu ezinezko gaia da eskola porrotaren fenomenoa. Klase aspergarriek, eduki arrotzek eta metodo okerrek ikasleen motibazioan izugarrizko eragina dute eta zenbait ikasleren gogo faltak besteak kutsatzen ditu. Lan-giro desegoki horiek askotan ikasgela barruan zabaldu egiten dira eta batak bestean eragin handia izaten du. Esan beharra dago ere, beste hainbat kanpoko kaftorek, eskola porrotean ere eragina dutela eta arazoa modu global batean ulertzea komenigarria dela. Eskolaz kanpoko beste aspektu batzuk ere determinagarriak dira ikaslearengan.
 Gaiarekin jarraituz, beharrezkoa da aipatzea ere beste arazo bat. Lehen ez bezala, irakasleak ez dira autoritate sinbolo bezala ikusten azkenaldian. Irakasleekiko errespetua galtzen ari dira ikasleak nahiz gurasoak eta honek hainbat arazo larri ekarri ditu: adibidez irakasleen depresioak gero eta ohikoagoak dira, ikasleen eraso psikologiko eta fisikoak irakasleei, gurasoen erasoak irakasleei, zentro eta ikastetxeen aldetik presioak etab…

Honek, gurasoen partetik, konfiantza galtzea ekarri du, irakasleengan, ikastetxeengan eta orokorrean sistema edukatiboarengan eta horrek azkenaldian pixka bat ohikoagoa bihurtu  den fenomeno bat eragin du: homeschooling edo haurrak etxean hezitzearena. Hainbat gurasok heziketa sistema honen aldeko apostua egin dute. Ez dute konfiantzarik gaur egungo heziketa sisteman, ez dute konpartitzen, ez ideiak, ez metodoak ez ordutegiak etab… eta norbere arauak ipiniz, seme-alabak etxean hezitzea erabaki dute.
Hasieran esan bezala, hainbat arazo aurkitzen dira gaur egungo heziketan, hainbat faktorek eragina dutelarik eta hauek geroz eta nabarmenagoak dira egunerokoan.

1 comentario: