hitzak soberan daude...

viernes, 15 de octubre de 2010

2. galdera: IRAKASLE BATEK NOLA BIDERATZEN DU HEZIKETA ?

Irakasleak bere haur edo ikasleen erreferentzia izan behar du eta askotan hau ahaztu egiten da. Irakaslea, eduki bat irakasten duen pertsona baino zerbait gehiago da. Askotan klasean, liburu batekin azaldu, edukiak eman, irakurri edota idaztearekin nahikoa dela pentsatzen da eta irakasle izatea haratago doa. Irakasleak hezitzaile papera hartu behar du. Gaur eguneko pentsamoldearekin, irakaslea, dena dakien pertsona sasijakintsu bat da, berak du ezagutza eta egi absolutua eta hau zalantzan jartzen saiatzen den pertsona oro gogorki kritikatua edo zigortua izango da. Irakasle honek ikasgaia eman eta ikasleak ez du pentsatuko, ez dago hausnarketarako betarik, ez dago kritika egiterik. Ikasleak irakasleak botatzen duena irentsi eta azterketaren egunean dena bota eta kitto. Irakasleak zeozer agintzen duenean, egin egin behar da irakasleak horrela agintzen duelako, gehienetan ez du arrazoituko, hau edo bestea zergatik eta ze helbururekin egiten den ikasleek ez dute galdetuko ere, egin eta punto. Gaur egungo hezkuntza pentsamoldearekin ikasleak 18 urterekin, probetxuzko pertsona izan behar du, selektibitatea gainditzea izango da bere helburu nagusia eta ez bere garapen pertsonala. Bere barruan mugitzen diren ezjakintasun, duda, nahi edo ametsek ez daukate lekurik.
Honen aurrean irakasle batek bete beharreko funtzioa ez da makala. Heziketaren bidez, ikasleek beraien kabuz pentsatzen lortzea da helburua. Ikasleen sorkuntza propioa bultzatu behar du, egokiak diren lan-tresnak luzatuz eta hauen sorkuntza prozesua bideratu eta lagunduz. Irakasleak ez du sortuko, ikasleak berak sortuko du eta bide horretan laguntzaile bat izango du: irakaslea, hau zuzendu eta bideratuko duena.
Ikasleak kritikoa izaten ikasiko du. Irakaslearen laguntzaz bere postura nola egoki argudiatu eta ezarritako gauzei beste ikuspuntu batzuetatik begiratzen irakatsiko dio. Gainera irakasleak oinarrizko errespetu, balore eta ideiak ikasleengan barneratzeko gai izan beharko luke. Kulturalki ezarriak dauden ezaugarriak ezagutu eta hauek egoki aplikatzen erakutsiko dio. Horretaz gain irakasleak bere ikasleek sexuaz libreki pentsatu, sentitu eta ezagutzeko aukera emango dio. Pentsamolde patriarkal, sexista eta homofobotik alde egin eta sexua norberak nahi duen bezala bizi eta sentitzeko aukera emango dio…

1 comentario: