hitzak soberan daude...

viernes, 29 de octubre de 2010

EKARPEN PERTSONALA: Aratz

Iruzkin honetan, irakasle batek bere ibilbide profesionalari buruzko kontakizunaren laburpen txiki bat egingo dut. Umorez jositako idazki honetan, irakasleak bere ibilbide profesionalari buruz hitz egiten du. Esperientziak eman dion jakinduriatik abiatuta, irakasleak bere ibilbidean zehar aurkitzen dituen zailtasunetaz hitz egiten du bertan.
Irakaslea bere irakaskuntza lanean, antsietate eta urduritasun handiarekin hasten da bere lehen egunetan. Irakasleari inork ere ez dio erakutsi irakasle izaten beraz akatestatik ikasiz egiten da aurrera. Egunero tentsio uneak bizitzen dira eta dena kontrolpean dagoela erakusteko asmoz, irakasleak benetako esfortzuak egin behar ditu, egoeraren jabe dela erakusteko eta dena dakienaren itxura faltsua agertzeko. Lehen esan bezala akatsetatik ikasiz eta gauza positiboak bere eginez, aurrera egin dezake irakasleak bere jardunean.
 Pixkanaka bere buruarengan konfiantza hartzen joaten da eta klasean ematen diren egoerak kontrolatzen hasten da: konfiantza maila gora doa, klase batean egin daitekeena eta ezin daitekeena bereizten du, berak pentsatzen duena lasaitasunez espresa dezake, zehozer azaltzeko modu eta bide berriak bilatzen hasten da …
Idazlearen hitzetan magisteritzaren funtsa pentsatzean eta sentitzean datza eta era berean ikasleei pentsaraztean eta sentiaraztean…eskolan ondo pasa behar dute, bai ikasle eta bai irakasleek, jakinmina piztu behar da etengabe, adimena zabaldu eta esperientzia mamitsu hori bi zentzuetan eman dadila.
Ibilbidearekin jarraituz, irakasleak nortasun profesional propioa sortuko du pixkanaka. Mentalitatea aldatuz joan behar da izan den ikaslea ahaztuz eta irakasle papera hartuz, irakasle izatea zer den ulertzera heltzen den arte. Hemen ere arazoak suertatzen dira izan ere berak teorian badaki “irakasle perfektua” izatea zer den baina errealitatean ez daki nola martxan jarri. Badaki zer egin beharko lukeen klase batean baina errealitatean ez daki nola egin. Errealitatearekin gertatzen den txoke honek 2 edo 3 urte irauten ditu eta denbora muga honetan aldiro aldiro irakaslea, ikasgelan gertatzen diren problema pratiko guztiak konpontzen joaten da.
Hortik aurrera irakaslea ikaste prozesu batean sartzen da. Klaseko estrategia eta irakasgai zaharrak berriro ikasteko konpromisoan aurkitzen da, oraingoan baina irakasle bezela eta ez magisteritzako ikasle bat bezela. Irakaslea orokorrean ondo sentitzen hasiko da bere lanean, bere esfortzu guztia ikasleen eskutan jarriko du , hauekin batera aurrera eginez eta pixkanaka komunikatzaile papera hartuko du. Ikasleen eta zientzien arteko zubi bihurtuko da espresio bide egokiak aukeratu beharko dituelarik. Irakasgai bateko teoria eman ezezik, irakasleak entzuten ikasten du ibilbide honetan, galderak egiten ikasten du, ikasleengan desioa eta interesa sortuz.
Azkenik ikasleen aurrean azaltzeko posturak automatikoki barneratzen ditu irakasleak. Gorputz jarrera eta komunikazioaren bidez empatia giro bat sortzeko gai izango da. Horrekin batera disziplina arauak ezartzen joango da ibilbide profesional guztian zehar eta bere jakintzen enfokea bere ikasleen gaitasunari egokitzen ikasiko du irakasleak.
Informazio iturria : José M. Esteve, “La aventura de ser maestro”(ponencia presentada en las XXXI Jornadas de Centros Educativos.Universidad de Navarra. 4 de febrero de 2003)
Osorik eta jatorrizko hizkuntzan irakurri nahi duenarentzat elbidea:

1 comentario:

  1. Oso ekarpen polita !!! Kasu honetan zalantza handiak dauzkat !!! alde batetik oso interesgarri da egindako lana, bestalde, zure iritsi pertsonala ez da agertzen !!!

    Ontzat emango dut... hurrengoan hori ere gehitu ok?

    Elbidea H dauka !!! agian ordenagailuko tinta aurrezteko egin duzu eta ez nahiz hortaz konturatu !!!!! Kontuz akats ortografikoekin "hau publikoa da"

    ResponderEliminar