hitzak soberan daude...

viernes, 29 de octubre de 2010

EKARPEN PERTSONALA



Nire ekarpena egiterako garaian ikusi ahal izan duzuen bideo hau aukeratu dut, aztertu eta Lifelong Learning metodoari buruz zerbait gehiago jakin ahal izateko. Bideoak ikasketa metodo honen nondik norakoak eta bere atal desberdinak azaltzen dizkigu, eta ondorengo testuan informazio hau pixkat bat zehazten eta sakontzen saiatuko naiz.

Argi izan behar dugu denok irakasle baten bizitzako ikasketa prozesua ezin dela unibertsitatearekin batera amaitu. Irakasle baten ibilbide profesionala 40 urte ingurukoa da, eta denbora gutxian teknologiak etab. nola garatzen diren ikusten badugu, pentsaezina da 40 urte luze horietan irakasleak materia berdina ematea, metodo berdinekin. Honen ondorioz, irakasle baten ikasketa prozesua bere irakasle bizitza osora luzatu behar da, metodologia eta teknologia berriak egunean edukiz. Duela 20 urte sortu ziren metodo eta teknologiak gaur egungo umeengan ezartzea tontakeria galanta baita, hauei ez dielako ezertarako balioko.
Hain zuzen ere bizitza osoko ikaskuntza prozesu bat bermatzeko sortu zen Lifelong Learning. Programa hau adin guztietako irakasleetara zabaltzen da, ikasketa prozesu tradizonaletik kanpo, hauek formatu eta eguneratzeko. Lau atal desberdin daude programa honen barruan, esparru desberdinak lantzeko: Comenius, erasmus, Leonardo da Vinci eta Grundtvig.
    • Comenius atala haur hezkuntza, lehen hezkuntza eta bigarren hezkuntzako irakasleentzat dago zuzendua.
    • Erasmus atala berriz, goi mailako ikasketak eta prestakuntza profesionala landuko ditu.
    • Leonardo da Vinci-k prestakuntza profesionala izango du lantzeko esparru bakarra.
    • Grundtvig atala adineko pertsonetaz arduratuko da.

Lau atal hauek hezkuntzaren esparru guztiak lantzen dituzte, beraz, edozein formakuntza maila ematen ari den edonork beti izango du metodo berriak ikasteko aukera.
Ondorioz, esan beharra dut etengabeko formakuntzak (Lifelong Learning) aukera oso ona ematen duela irakaslearen ibilbide profesionala beti eguneratua egoteko, eta beraz, aitzakiarik ez dagoela teknologia eta metodologia berrienak erabili ahal izateko ikasgaiak ematerako orduan.

1 comentario:

  1. Ez dut argi ikusten zuk landatutako ekarpena eta irakasleen ibilbide profesionala. Hor agertzen diren programa horiek edozein lanbideetan daudenentzat bideratuta daude eta ez bereziki irakasleentzat. Ezin dut ontzat eman. Mesedez ez galdu ikerketa fokua !!!

    ResponderEliminar