hitzak soberan daude...

viernes, 15 de octubre de 2010

IRUZKIN PERTSONALA:

Hauxe da lana egiteko aukeratu dudan bideoa:




Bideo hau aukeratzeko arrazoia oso simplea da, benetako irakasle baten iritzia baita eman behar den heziketari buruz. Haurrak eta nerabeak nola hezi behar diren adierazten digu bertan, eta ematen du berak erabilitako metodoak egokiak direla, bere ikasleak klaseak gustura hartzen dituztela esaten baitu.
Gaur egungo irakasle asko eta asko (gehienak tamalez) klasera iristen dira testu liburuak azaltzen duena ikasleei irakurtzeko funtzio soilarekin, beraiek beren aldetik ezer aportatu barik. Honela ikasle guztiak modu berean tratatzen dituzte, beraien ulermen gaitasuna edo bakoitzaren ikasketa metodo egokiena zein den kontuan hartu gabe. Honen ondorioz ikasle mordoa irakaslearen erritmoa jarraitu ezinik geratzen da eta “fracaso escolar” deritzona gertatzen da. Gai honetako gauza okerrena hauetako ikasle askok ikasteko balio ez dutela sinisten dutela da, eta tamalez ikasketak uzten dituzte.
Honelako kasuak guztiok ezagutzen ditugu, eta hauen kopurua asko murriztuko litzake irakasle guztiek beren eginbeharrak ondo beteko balituzte. Irakasleen eginbehar nagusia, ikasleak hezi eta hauei irakasteaz aparte, ikasle guztiei laguntzea da, hauek errazago ikasi eta edukiak gainditu ahal izateko. Askotan gertatzen da ikasle askok euren irakasleak etsai moduan hartzea, eta hauen kontra ibili behar izatea ikasgaiak gainditzeko. Hau ikasle bati gerta dakioken gauza okerrena da, ikasgaiak ematen dizkion arazoez gain, irakasleak ere oztopoak jartzea ikasketa prozesuan.
Irakasle on baten benetako eginkizuna ikasle bakoitza aztertzea da, bere puntu ahulak eta gaitasun hoberenak aurkitu ahal izateko. Honela askoz errazagoa izango da ikasle bakoitzaren ikasteko metodoak aurkitzea, eta klaseko notetan eragin positiboa izango du, umeek ikasgaiak errazago eta hobeto ulertu eta ikasi ahal izango dituztelako.

Josu Ostolaza Galdos

1 comentario:

  1. Etiketak jarri gabe !!!!
    Nolako irakasle izateko asmoa duzu? Prest hortarako prestatzeko?.... Bide luzea baina oso polita duzu aurretik !!!! Animo ¡¡¡

    ResponderEliminar