hitzak soberan daude...

viernes, 15 de octubre de 2010

IRUZKINA

Gure hezkuntza sistema eleaniztuna da:euskara, gaztelera eta gutxienez atzerriko hezkuntza bat irakastea ohikoa da gure eskoletan. Euskara eskolatu zen unetik, bokazio eleaniztuna izan du gure hezkuntza-sistemak: bi hizkuntza elkarrekin bizi izan dira eskolan (euskara eta gaztelera edo euskara eta frantsesa) eta horien presentzia handiagoa edo txikiagoa izan da, ikasleen jatorriaren arabera edo haur gehienen ama hizkuntzaren arabera. Bestalde, euskara hizkuntza gutxitua izanik, eskola dagoen herriaren eta auzoaren egoera soziolinguistikoak ere eragin handia du euskararen jabekuntzan eta erabileran.
Horregatik oso garrantzitsua da irakaslearen eginkizuna euskararekiko, bai ikasgelatan eta bertatik kanpo. Irakaskuntza eta bere langileak, irakasleak, euskara bultzatu, mantendu eta berreskuratzeko ezinbesteko piezak dira eta ikaragarrizko lana eta erantzunkizuna dute.
Badakigu gizartea dinamikoa dela eta horren isla ditugu azken urteotan izan ditugun aldaketa nabarmen eta azkarrak. Globalizazioak eragin handi izan du eta ondorioetako bat inmigrazioa izan da.
2005-2006 ikasturteko datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan, ia ikasle atzerritarren erdiak (% 49,9) A ereduan eman zuen izena, % 27,6 ak B ereduan eta %22,4 ak D ereduan. Datu hauek matrikulen datu orokorrekin konparatzen baditugu: % 23 A, %26 B eta %51 C-n konturatuko gara etorkinen familiek ( gehienak HegoAmerikarrrak) ez dutela euskerare aldeko apostua egiten.
Etorkin familia asko Euskal Herrira etortzen denean, ez daki euskara existitu egiten denik ere, gainera hirietan bizi direnak ez dute euskara asko entzuten eta ez dute garrantzizkotzat  eta beharrezkotzat jotzen eta gainera arazo ekonomiko eta familiarrez josita bizi badira oraindik eta gutxiago.
Arlo horretan irakasleak eginkizun garrantzitsua dute euskararekiko. Hauek izan behar dira, lehenengo motibatzaileak, euskararen garrantzia nabarmendu behar dutenak, ikasleekin hainbat jolas eta trikimailuren bidez euskara bultzatu behar dutenak, murgiltze programak sortu, garatutako metodologiak hobetu etab…Euskara maitatzen erakutsi behar die ikasleei baina aurretik ezinbestekoa da ere, irakasleek euskara bera maitatzea.
 Garrantzitsua da haur etorkinen etxean, ahalik eta integrazio prozesu eraginkorrena ematea ere euskararen ikuspegitik. Euskararen garrantzia ulertzen erakutsi behar zaie, ahalik eta giro euskaldunena sortzen etab…beharrezkoa da etorkinek eta hauen gurasoek euskarazko errefortzuzko klaseak jasotzea, kultura eta herri giroan murgiltzea euskara praktikatu eta hobeto ulertzeko. Beraz esan bezala, irakasleek prozesu hau dinamizatu, bultzatu eta aurrera eramateko ere tresna eta medio onenak behar dituzte, lan horrek bere fruituak emateko.

1 comentario: