hitzak soberan daude...

miércoles, 27 de octubre de 2010

Ibilbide profesionalen arteko KONPARAKETA

Elkarrizketa bidez eginiko benetako ibilbide profesionala eta guk asmatutakoa konparatzen hasten bagara, argi ikus dezakegu ez dutela batere antzarik.
Benetako ibilbidea arrunta dela esan dezakegu, hau da, edozein irakaslek karrera hau eginik izan dezaken bizitza. Bere bizitzako pasarte batzuetan argi uzten du benetan gustatzen zaiola irakaskuntza eta umeak laguntzeko eta bideratzeko beti prest dagoela.
Asmatutako ibilbidea berriz, guztiz aldrebesa eta zailtasunez josiriko bizitza korapilatsua da. Bere lanean oso gaizki pasatzen duen persona bat da asmatu duguna, eta honela umeak ondo hezitzea oso zaila dela deritzogu.
Konparaketa ezin dugu guztiz bukatu, baten ibilbidea oraindik bukatu gabe dagoelako eta bestea oso gazte hiltzen zelako. Hala ere, argi ikusi dugu bi ibilbide hauek guztiz desberdinak izan direla, batez ere, aukeratutako bi pertsonen nortasunak ez dutelako elkarren antzik.
 Eginiko ausnarketa amaitu ondoren konturatu gara, oso zaila izan arren,  posiblea dela guk sortutakoa bezalako irakasle bat suertatzea gure bizitzan, eta ez da batere garai gozoa izan behar bere ikasleentzat. Argi dago zure irakasleak ematen dizun heziketa motak asko markatzen dizula bizimodua, eta gure bi adibideetako irakasleen umeak aztertzen hasten bagara zihurra da izaera desberdineko pertsonak aterako direla.
Bukatzeko galdera bat luzatu nahi dugu irakurleentzat: Zer pentsatuko zenukete guk asmatutako irakaslearen moduko pertsona bat tokatuko balitzaizueke zuen seme-alaben irakasle? Zure semeak edozein arazo edukiko balu irakasle honekin, hau kartzelan egon izanak baldintzatuko luke zure pentsaera? Justifikazio moduan erabiliko zenuke zure semea babesteko?

No hay comentarios:

Publicar un comentario