hitzak soberan daude...

miércoles, 27 de octubre de 2010

2. galdera: asmatutako ibilbide profesionala

Jose Tostado Zapata Mexikon jaio zen, 1965. urtean. Hamar urte dituela aitak lana aurkitzen du Pasaia Antxon eta biak joaten dira bertara bizitzera, ama Mexikon utziz.
Euskera ikasteko erraztasunak ditu, eta azkar ikasten du bertako hizkuntza. Baina eskolan adarra jotzen diote kanpokoa izateagatik eta ez du lagunik egiten. Bakarrik pastasen ditu egun guztiak, eta honek gehiago ikasten laguntzen dio. Honela, kurtsoak aprobatuz joaten da, batxillergoa gainditzera iritis arte.
18 urte dituela magisteritza ikasketak hasten ditu. Gainera, gizartetik nahiko baztertuta zeuden beste hiru pertsona ezagutzen ditu, eta izugarrizko konfiantza hartzen dute hasieratik. Zalantzarik gabe hauek dira Jose Tostadoren urte hoberenak, nahi duena ikasten ari baita, eta gainera lagunak aurkitu dituelako.
20 urterekin, ikasketekin oso estresatuta zegoen momentu batean, Josek Speed-a probatzen du, ikasten lagunduko diolakoan. Hasieran iksateko bakarrik erabiltzen du, baina geroz eta gehiago hartzen hasten da, parrandetan, lagunartean…
21 urterekin, nahiz eta droga munduan nahiko sartuta egon, magisteritza karrera bukatzea lortzen du, eta segituan deitzen dute ordezkapen lanetan hasteko. Donostia, Beasain, Ordizia etab. pasatzen ditu lehen bi urteetan irakasle moduan. Baina bertako eskoletan Jose zirikatu egiiten dute umeek bere izaera inuxentearen ondorioz. Egoera hauek bere txikitako oroitzapenak ekartzen dizkiote burura, eta oso gaizki pasatzen du klasea eman behar duen bakoitzean.
25 urte dituenerako depresioak jota dago Jose. Ikasgelan pasatzen dituen egoerak jasangaitzak egin dira beretzat. Medikuak agindutako botikak hartuta ere ez da ondo sentitzen eta azkenean heroinaren munduan erortzen da. Klaseak ematen hasten da berriro, Hernaniko eskola batean, baina geroz eta okerrago pasatzen du klasean, eta geroz eta heroina gehiago kontsumitzen hasten da. Drogen munduan guztiz sartuta dagoela, bere irakasle soldata guztia heroinan bakarrik gastatzen du eta ikastetxeko klasean jasangaitzak egiten dira, bai beretzat eta bai ikasleentzat.
Egun batean, klasean zegoela, ume batek zerbait esan zion bere klasean egoteko moduari buruz, eta guztiz drogatua zegoenez, burua galdu eta izugarrizko jipoia zion umeari. Umeak ospitalean bukatu zuen, eta Jose kartzelan sartu zuten.
Sei urte pasa zituen kartzelan, eta honek drogak uzteko balio izan zion. Atera zenean ordea, ez zuen klaseak emateko baimenik eta Pasaiako portuan hasi zen lanean. Lana ez zitzaion batere gustatzen eta gainera oso gogorra zen. Bi urte lanean pasa ondoren, Josek ez zion zentzua aurkitzen bizitzari, ez baitzuen ezertan ondo pasatzen. Honela, 33 urte zituela bere buruaz beste egin zuen, etxean zainak moztuz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario