hitzak soberan daude...

viernes, 17 de diciembre de 2010

EGOERA EZBERDINAK

EGOERA POSIBLEAK

Hainbat eta hainbat dira gertatu daitezken egoera posibleak. Jarraian parte-hartzaileak eta helburuak zerrendatu ditugu eta ondoren hauetako batzuk konbinatu eta egoera jakin batzuk asmatu ditugu laburki esplikatuz. Hauek adibide bezala hartu daitezke, izan ere jarraian hauetako bat sakonki garatuko baitugu.


PARTE-HARTZAILEAK:


HELBURUAK
Irakaslea
Zoriontzea
Ikaslea
Motibatzea
Ikasketa burua
Laguntza eskatzea
Zuzendaria
Laguntza eskeintzea
Gurasoak
Esplikazioak bilatzea
Guraso Elkartea
Nota jetsieragatik abisatzea
Zerbitzu Sozialak
Etxeko arazoak konpontzea
Eskola Kontseilua
Harremanak konpontzea
Polizia
Jarrera hobetzea
Abokatua
Gehiago saiatzea
Jantokiko langileak
Autoinkulpatzea
Autobusetako zaintzaileak
Elkarbizitza arazoak konpontzea
Garbitzaileak
Gurasoen kexak konpontzea

Irakasleekin arazoak konpontzea

Ikasleen ezinegonak entzutea



EGOERA EZBERDINEN ASMAKIZUNAK

·        Lehenengo egoera hipotetiko honetan, 3 parte hartzaile desberdin egongo lirateke. Zuzendaria, ikaslea eta jantokiko arduraduna. Helburua, haur batek  jantokian eta bazkaltzeko orduan duen jarrera hobetzea da. Haur honek bazkaltzeko garaian errespetatu behar diren arau eta jateko ohitura egokiak ondo barnera arazten saiatu beharko dira bai zuzendaria eta bai arduraduna.
·        Bigarren egoera hipotetiko batean irakasleak, ikasle batek eta zuzendariak hartuko lukete parte. Ikasle hau jolas garaian erretzen harrapatu dute eta helburua irakaslearen partetik, hau egiteak dakartzan ondorioez ikaslea jabe araztea da eta bestalde, ikastolako zuzendariaren helburua gurasoak abisatzea eta egoera hau berriz ez errepikatzea izango da.

·        Hirugarren egoera hipotetiko batean, parte hartzaileak zuzendaria, irakaslea eta zerbitzu sozialak dira. Egoera honetan ikasle baten gurasoak banandu egin dira eta ikaslea amarekin bizi dela, ez dauka oso giro onik etxean eta gainera diru falta beraz helburua ikasle honen egoera familiarra hobetzea da, gurasoen inplikazioa eta elkarlana bultzatzea eta ikasle honen ikasketa maila hurbiletik zuzentzea.

·        Laugarren egoera hipotetiko honetan irakasleak, guraso elkartea eta eskola kontseilua bildu dira. Azken ebaluazioan noten jetsiera nabarmena egon dela konturatu dira, klaseetako giroa ere arraroa dela konturatu dira eta lan giroan horrek ez du batere laguntzen. Helburua, egoera zuzentzea eta ikasleen notak gora egin dezaten da.
·        Bosgarren egoera hipotetiko honetan ikasle batek, gurasoek, zuzendariak, poliziak eta abokatu batek hartzen dute parte. Azkenaldian lapurreta ugari eman dira ikastolako aldageletan, ikasgeletan, aisialdi guneetan etab eta helburua hauek argitzea da izan ere, diru kopuru handietako lapurretak izan dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario