hitzak soberan daude...

domingo, 19 de diciembre de 2010

ASMATUTAKO TUTORETZA

            Jarraian guk asmatutako tutoretza bat aurkezten dizuegu. Helburuak eta partaideak finkatu ondoren hau nola garatuko den argitzeko taula eskematiko bat ipini dugu tutoretza saio hauek nolakoak izan diren ikusteko.
            Gaur goizko atsedenaldian, 5. LH-ko neskatxa bat, Amaia Hurtado, txoko batean ezkutaturik harrapatu dute zigarro bat erretzen. Hau gutxi balitz erretzen harrapatu dutenean ez du zigarroa itzali ezta ezkutatu, alderantziz, azkeneko zupada bat eman dio lasai-lasai irakaslearen muturren aurrean, bizitza osoa erretzen emango balu bezala. Hau ikusita , irakasleek zigarro paketea kendu eta zuzendaritzara eraman dute bere gurasoekin hitz egiteko asmotan. Hauei, gertaturikoa kontatzean harrigarria izan da hauen erantzuna zuzendaritzarentzat, Amaiaren gurasoek ez baitiote garrantzirik eman gertaerari. Gurasoen axolagabekeria ikusirik, tutoretza saio batzuk prestatzea erabaki dugu, Partaideak Amaia ikaslea bera, bere gurasoak eta irakaslea eta pedagogoaren arteko elkarlan bikote bat izango dira. Helburua Amaiak erretzeari utz diezaion eta gurasoak prozesu horretan kontzientziatu eta  laguntza eta ardura gehiago erakustea dira.
            Horretarako tutoretza saio hauek asteartero egitea pentsatu dugu, saio laburrak izanik, hogei bat minutu, haurra ez nekatu eta nazkatzeko. Honez gain gurasoekin bi astean behin elkartzeko hitzordua jarri dugu haurraren eboluzioaz gurasoak jakinaren gainean egoteko eta haurra hezteko aholku batzuk emateko.
Hau izan da Amaiaren tutoretzetako planifikazio eta eboluzioa:
 

Amaia
Gurasoak

Helburua
Eboluzioa
Helburua
Eboluzioa
1
-Amaiaren erretzeko zergatia ezagutzea eta ulertzea.
-Amaiarekin hitz egin eta bere gurasoak erretzaileak direla esan du, etxean une oro erretzen dutela eta bere gurasoei zigarroak lapurtzen dizkiela.
-Gurasoei erretzeko ohiturak aldatzeko konbentzitu behar zaie haurraren aurrean ez erretzeko eta inplikazio handiagoa eskatu.
- Nahiz eta erretzearen kontuari garrantzi gehiegirik ez eman, ez dute beraien alaba erretzen ikusi nahi, eta bere aurrean ez erretzera konprometitzen dira.
2
-Tabakoari zein alde positibo ikusten dizkion galdetu Amaiari.
-Ez daki erantzuna, eta negarrez hasi da tutoretza ezin zuelako jasan edo ihes egiteko bide moduan.
3
-Tabakoa txarra dela ulertarazi eta helduen moduan aritzeko beste ekintza batzuk daudela jakinarazi.
-Tutoretza honetan Amaiaren heldua izateko nahiak ezagutu ditugu.

-Haurraren hezkuntzan gurasoen inplikazio maila handiagoa eskatzen zaie.
- Amaiaren heziketa beraientzat garrantzitsuena dela diote, eta ez dutela inongo oztoporik jarri nahi beren alabak ahalik eta heziketa hoberena jaso dezan.
4
-Amaiari ulertarazi nahi zaio bizitzako garai bakoitzean uzta desberdinak jaso behar direla.
- Amaiak aitortu du ez duela arrazoirik erretzeko eta dituen alde txarrak ez dituela jasan nahi esan du ere.


No hay comentarios:

Publicar un comentario