hitzak soberan daude...

viernes, 26 de noviembre de 2010

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN LEGEA


Eskola publikoan ematen ari den hezkuntza-berrikuntza martxan jartzeko beharrezkoa da Euskal Eskola Publikoa legez arautzea, berrikuntza honetan aurrerapausoak emateko beharrezkoa baita bide finko bat markatuta egotea. Lege hau atal edo idazpuru desberdinetan banatzen da, eta hemen atal bakoitzak adierazten duena era labur batean azaltzen saiatuko gara.
Lehen idazpuruak euskal eskola publikoaren helburu nagusiak azaltzen ditu. Eskola anitza, elebiduna, demokratikoa, euskal gizartearen zerbitzura dagoena, berdintzailea… funtsezkoa da eskolak ezaugarri hauek izatera iristea. Garrantzitsua da eskolarekin lotuta dauden gizarte-sektore guztiek bertan parte hartzea.
Bigarren atala: Eskola publikoak, hiru urtetik aurrerako umeengan kalitatezko irakaskuntza bat bermatu behar du, doan, eta sortzen diren gizarte ezberdintasunak (ekonomikoak gehienetan) zuzentzen saiatuko dena.
Hirugarren idazpuruak eskola publikoan euskarak izango duen garrantziaz hitz egiten du, eta irakaslegoa euskalduntzeko prozesu urteanitz batetaz. Laugarrenak berriz lurralde banaketaren arabera antolatzen du euskal eskola publikoa.
Bosgarren  idazpuruak ikastetxe autonomia arautzen du, ikastetxe bakoitzari ahalik eta autonomia handiena emanez, eta administrazioak bermatu behar du eskola bakoitzak bere helburuak betetzeko behar dituen neurriak.
Ikastetxeen autonomiari dagokionez, eskola bakoitzak bere iharduera araudia kudeatzeko askatasuna du. Gainera, legeek gutxieneko bideraketa bat egiten diete eskola publikoei, baina hauek beren egoeraren arabera hobeto moldatzeko beste lege batzuk sortzeko autonomia dute.
Legeak zuzendariaren irudia indartu nahi du, eta horretarako zuzendariek ikastaro bereziak egin behar dituzte lan hau bete ahal izateko. Irakasle-kaustroa ere indartu nahi da legearekin. Honek ikastetxeko iharduerei buruz erabakiak hartzeko ahalmena du, eta eskolarekin lotuta dauden talde guztiek bertan parte hartu behar dutela jakinik, guraso batzarra eta ikasle kontseilua eskolan behar diren organoak direla ezartzen da.
Lege honen berritasun handienetakoa diru-kudeaketa zabaltzea da, malgutasun handiagoa izango baitu ikastetxe bakoitzak bere dirua kudeatu ahal izateko. Honetarako, zuzendariak administratzaile baten laguntza izango du. Administratzaile honek ikastaro bat egin beharko du diru-kudeaketa guztia era egokienean eraman ahal izateko.

jueves, 25 de noviembre de 2010

2.galdera : GIZONEN ETA EMAKUMEEN BURMUINAK BERDINAK AL DIRA ?

Hurrengo galdera hau erantzuteko, Eduard Punsetek idatzitako testu zientifiko batean oinarrituko gara. Kasuaren inguruko eztabaidan, eskola horretako neska eta mutilek ea elkarrekin edo bananduta egon beharko luketen planteatzen da. Jakina da, mutilak eta neskak ez garela berdinak, baina gure burmuinak ?
Testua irakurri ondoren hasieratik argi geratzen den ideia hauxe da: burmuinak sexua dauka. Zientzialarien azken ikerketek horixe diote beraz gero eta zailagoa da ukatzea gizonak eta emakumeak ez garela berdinak. Jakina da ere, mundu osoko pertsonen burmuinak nolakoak diren jakitea ezinezkoa dela, beraz batez besteko datu esperimentalekin lan egiten da.
Teoria klasikoek beti diferentziatu egin izan dute lengoaia (emakumeen puntu fuertea) eta gaitasun espaziala ( garatuagoa gizonetan) baina ikerketa asko haratago joan dira; osagai biologiko zein genetikoak aurkitu dituzte esaten dutenak burmuinek sexu espezifiko bat eta bakarra dutela. Aipamen hauek baieztatzeko, empatia aztertu dute bai emakume eta bai gizonengan. Empatia beste pertsonen emozio eta pentsamenduak aintzat hartzeko gaitasuna da baina baita pertsona horien emozio eta sentimenduei emozionalki erantzuteko gaitasuna. Badakigu, bai emakume zein gizon  horretarako gai direla baina probak egin izan direnean, emakumeek empatiarako interes eta eragin handiagoa dutenaren susmoak oso sakonak dira.
Bi sexuak banatzen dituen beste ezaugarrietako bat, gizonezkoek, sistematizatzeko, hau da, sistemak analizatzeko duten gaitasuna da. Sistema batek, arauak ditu eta arau horiek ulertzearen ondorioz sistema ulertzeko gai gara eta ikerketek diotenez, emakumeek ez dute interes handirik jartzen honetan, baina gizonezkoek , sistemak eta hauen funtzionamenduak ulertzeko grina azaltzen dute askotan.
Zientzialarien duda hala ere, biologiak eta kulturak zenbaterainoko eragina duen jakitea da. Ez litzateke zentzuzkoa, kulturak guregan eraginik ez duenik esatea baina ezin daiteke innatoa edo berezkoa dena ahantzi. Izan ere, zientzialariek, haur bat jaiotzen den momentu beretik, desberdintasunak aurkitu dituzte emakume eta gizonezkoengan.  Jaio eta 24 ordu beranduago ( kulturak oraindik ez du eraginik), estimulu jakin batzuekiko, erantzun ezberdinak jaso dituzte, bi sexuen partetik. Proba bezala, zientzialariek, haur jaioberriei, jaio eta handik gutxira aurpegi aurrean bi elementu jartzen zizkieten: mobil mekaniko bat eta pertsona baten aurpegia. Konprobatu zuten, gizonezkoek, mobilean ipintzen zutela atentzioa eta emakue gehienek aurpegian. Beste aspektu bat ere aztertu zuten zientzialariek: testosterona, hau da gizonezkoen hormona karakteristiko hau.  Jaio aurretik eta amaren sabelean zeuden haurrei, likido amniotikoan zuten testosterona kantitateak neurtzerakoan konturatu ziren, testosterona maila altuenak zituzten haurrek, handik 2 urtetara , besteek baino gaitasun sozial txikiago edo murritzagoak zituztela eta kontran, testosterona maila txikienak zituztenek, hizkuntza eta komunikazioa askoz ere hobeto garatzen zuten, horrek empatia garatzen laguntzen zuelarik, emakumezkoengan hain berezkoa duten ezaugarria.
Beraz amaitzeko eta ondorio bezala esan behar, gure biologiak emakume eta gizonezkoak fisikoki bereizteaz gain, gure burmuinak ere desberdintzen dituela.

ITURRIA: “¿ Es diferente el cerebro de hombres y mujeres?”Eduard Punset. XL Semanal,23 de Julio de 2006.



1. GALDERA: Lehen Hezkuntzaren helburu nagusia ikasleak emaitza akademiko onak lortzea al da?

Galdera honekin agerian uzten da ikasgelan nexka eta mutilak bereizteko ideiaren arrazoiak absurdoak direla:
Jende askok eta askok erantzun bakarra emango lioke galdera honi baietz esanez, Lehen Hezkuntzan ondorengo ikasketak prestatu behar direla hain zuzen ere. Egia esan, Lehen Hezkuntzaren helburuetako bat ikasleak prestakuntza akademikoak edukitzea da, baina ez da helburu nagusia.  Adin horietan oraindik ikaslearen garapen pertsonala ez dago bat ere oinarritua ,eta horregatik hezkuntzaren helburu nagusia Euskal Curriculumaren arabera ikaslearen garapen fisiko, intelektual, afektibo eta soziala lortzea da (Euskal Curriculuma : “4. artikulua.– Xedeak:1.- Haur Hezkuntzaren helburua haurren garapen fisiko, intelektual, afektibo eta sozial osoa eta orekatua lortzea da”).
Ondorioa orduan, kasuari erreparatuz, neskak eta mutilak ikasgela desberdinetan bereiztea, beraien errendimendu akademikoa hobetzeko, absurdoa da. Haurraren garapen soziala lortzeko adibidez, ezinbestekoa da beste sexuarekin harremana edukitzea, gizartea bi sexuek osatzen baitute. Ez balirateke elkarrekin heziko beraien arteko desberdintasunak handiagoak izango lirateke. Honetaz gain, kontuan hartu behar da ikasleak mutil edo neska izan baino lehen pertsonak direla eta eskubidea daukatela elkarrekin hezi eta ikasteko, gainera egungo genero biolentziaren arazoak direla eta ezin da hezkuntza separatista bat garatu egoera okertuko bailuke. Berriz ere, eskola mota hau absurdoa dela garbi uzteko, Gobernuak emakume eta gizonen arteko diferentziak gutxiagotu nahi dituela aipatu behar da. Honetarako hainbat proiektu bultzatu ditu, hauen artean berdintasun plana, baina oraindik ez ditu ezarri  (STEE-EILAS sindikatuaren planteamendu bat aurtengo ikasturterako: “Ikastetxe guztiek Berdintasun Plana egin behar zutela proposatzen genuen, Ikastetxeko Hezkuntza Proiektuan sartzeko oraingoz duen borondatezko izaera gaindituz”).
Beraz, argi geratzen da, ikasleak errendimendu akademiko onak edukitzeko sexuak bereiztea eskola publiko batean ,egun euskal gizartean, gutxienez pentsaezina dela eta legeetatik at dagoela. Esandako guztiarekin, kasuari erantzun bat emateko abiapuntu bat lortu da, kasuko eskolan proposatu den erreformaren aurka.

4. atalaren SARRERA

Aurreko atalean irakasleen garapen pertsonala aztertu ondoren, 4. atal honetan lan modularraren kasuaren inguruan arituko gara. Hezkuntza sistemetan genero tratamendua nolakoa izan den jorratzen da kasuan. Honako hauxe da deskriptorea: “Nola aritu diren eta aritzen diren hezkuntza sistemak, sortu zirenetik, emakumeen hezkuntzan, gizonaren zeregina prozesu honetan eta hau gerta ahal izan dadin lagundu duten egoera sozial historikoak, sineste psikologikoak eta gainerako aldagaiak.” Atal honetako helburua, kasuaren inguruan galderak planteatzen joatea eta hauek erantzunez, gaian kokatzen hastea da.

viernes, 12 de noviembre de 2010

Mapa Kontzeptuala

GEHIAGO JAKITEKO

Aurreko ekarpenean jendaurrean ondo hitz egitaeak duen garrantziari buruz hitz egin dugu. Bada, gehiago jakiteko atal honetan, horri buruzko informazio grafiko eta helbide gehiago uzten dizkizuegu zuen lagungarri izango direlakoan.



GEHIAGO JAKITEKO


Atal honetan landu ditugun gai desberdinekin lotura duten web orrialdeak eskaintzen dizkizuegu, jarri ditugun gaiak gustukoak baldin badituzue gehiago jakin ahal izateko.
Lehenengo web orrialde honek autoestimari buruz informazioa ematen du. Autoestima zer den eta hobetzeko nola landu behar den azaltzen dizu bertan:

Bigarren ekarpen hau autokontzeptuari buruzkoa da. Autokontzeptua zer den zehazten du, asko sakonduz, eta bizitzako etapa desberdinetan nola joaten den aldatzen azaltzen da bertan:

Hurrengo web orrialdeak ikasgelan egiten diren antzezlanei buruz hitz egiten du. Zer den, beren helburuak, metodologia etab. dira azaltzen dituen gaiak: