hitzak soberan daude...

miércoles, 10 de noviembre de 2010

3. atalaren SARRERA

Aurreko zatietan irakasleen egin beharrak eta ibilbide profesionalak aztertu ondoren, 3. atal honetan, garapen pertsonalari buruz hitz egingo dugu gure blogean. Irakasle baten garapen pertsonalaren inguruan gertatzen diren aspektu batzuk jorratuko ditugu zati honetan. Aperitibo bezala, bideo bat uzten dizuegu jarraian gaian pixka bat kokatzen lagunduko dizuena.

domingo, 31 de octubre de 2010

MAPA KONTZEPTUALA

 Hau da gure mapa kontzeptuala, bertan, ideia garrantzitsuenak agertzen dira baita ekarpenean erabilitako bideo eta artikuluak:

http://www.mindomo.com/view.htm?m=0019a82fb4504fb2899f26983dce21e3

viernes, 29 de octubre de 2010

GEHIAGO JAKITEKO


Jarraian liburu interesgarri eta horrekin lotutako blog baten elbidea uzten dizkizuegu. Liburuan 2.atal honetako gaiarekin lotuta, hau da, ibilbide profesionalekin lotutako zati bezela sarrera eta 1. kapitulua irakurtzea oso erekargarria iruditu zaigu. Horrekin batera blogean , gaiarekin zerikusia duten liburuei buruzko informazio grafiko bezain eraginkorra uzten dizuegu. Zuen gustoko izango delakoan.
http://books.google.com/books?id=oFBJP5FnXU0C&lpg=PT19&ots=m2gA8QoTyz&dq=Recorrido%20profesionalo%20del%20docente&pg=PP1#v=onepage&q&f=false

http://yoprofesor.blogspot.com/

GEHIAGO JAKITEKO

Kuriositate bezela, hemen uzten dizkizuegun bi blogen elbideetan sartu ezgero, irakasleen ibilbide profesional errealak aurkituko dituzue, hauen esperientzia pertsonaletan oinarrituta. Irakurleei beraien esperientzia nolakoa izan den helaraztea da helburua. Pixkat bat salseatuz ere “concepciones del aprendizaje” eta “ diagnostico socioeducativo” bezalako sarrerak aurkituko dituzue. Nahiz eta gaiarekin ez zuzenki lotuta joan interesgarriak iruditu zaizkigu.

EKARPEN PERTSONALA: Aratz

Iruzkin honetan, irakasle batek bere ibilbide profesionalari buruzko kontakizunaren laburpen txiki bat egingo dut. Umorez jositako idazki honetan, irakasleak bere ibilbide profesionalari buruz hitz egiten du. Esperientziak eman dion jakinduriatik abiatuta, irakasleak bere ibilbidean zehar aurkitzen dituen zailtasunetaz hitz egiten du bertan.
Irakaslea bere irakaskuntza lanean, antsietate eta urduritasun handiarekin hasten da bere lehen egunetan. Irakasleari inork ere ez dio erakutsi irakasle izaten beraz akatestatik ikasiz egiten da aurrera. Egunero tentsio uneak bizitzen dira eta dena kontrolpean dagoela erakusteko asmoz, irakasleak benetako esfortzuak egin behar ditu, egoeraren jabe dela erakusteko eta dena dakienaren itxura faltsua agertzeko. Lehen esan bezala akatsetatik ikasiz eta gauza positiboak bere eginez, aurrera egin dezake irakasleak bere jardunean.
 Pixkanaka bere buruarengan konfiantza hartzen joaten da eta klasean ematen diren egoerak kontrolatzen hasten da: konfiantza maila gora doa, klase batean egin daitekeena eta ezin daitekeena bereizten du, berak pentsatzen duena lasaitasunez espresa dezake, zehozer azaltzeko modu eta bide berriak bilatzen hasten da …
Idazlearen hitzetan magisteritzaren funtsa pentsatzean eta sentitzean datza eta era berean ikasleei pentsaraztean eta sentiaraztean…eskolan ondo pasa behar dute, bai ikasle eta bai irakasleek, jakinmina piztu behar da etengabe, adimena zabaldu eta esperientzia mamitsu hori bi zentzuetan eman dadila.
Ibilbidearekin jarraituz, irakasleak nortasun profesional propioa sortuko du pixkanaka. Mentalitatea aldatuz joan behar da izan den ikaslea ahaztuz eta irakasle papera hartuz, irakasle izatea zer den ulertzera heltzen den arte. Hemen ere arazoak suertatzen dira izan ere berak teorian badaki “irakasle perfektua” izatea zer den baina errealitatean ez daki nola martxan jarri. Badaki zer egin beharko lukeen klase batean baina errealitatean ez daki nola egin. Errealitatearekin gertatzen den txoke honek 2 edo 3 urte irauten ditu eta denbora muga honetan aldiro aldiro irakaslea, ikasgelan gertatzen diren problema pratiko guztiak konpontzen joaten da.
Hortik aurrera irakaslea ikaste prozesu batean sartzen da. Klaseko estrategia eta irakasgai zaharrak berriro ikasteko konpromisoan aurkitzen da, oraingoan baina irakasle bezela eta ez magisteritzako ikasle bat bezela. Irakaslea orokorrean ondo sentitzen hasiko da bere lanean, bere esfortzu guztia ikasleen eskutan jarriko du , hauekin batera aurrera eginez eta pixkanaka komunikatzaile papera hartuko du. Ikasleen eta zientzien arteko zubi bihurtuko da espresio bide egokiak aukeratu beharko dituelarik. Irakasgai bateko teoria eman ezezik, irakasleak entzuten ikasten du ibilbide honetan, galderak egiten ikasten du, ikasleengan desioa eta interesa sortuz.
Azkenik ikasleen aurrean azaltzeko posturak automatikoki barneratzen ditu irakasleak. Gorputz jarrera eta komunikazioaren bidez empatia giro bat sortzeko gai izango da. Horrekin batera disziplina arauak ezartzen joango da ibilbide profesional guztian zehar eta bere jakintzen enfokea bere ikasleen gaitasunari egokitzen ikasiko du irakasleak.
Informazio iturria : José M. Esteve, “La aventura de ser maestro”(ponencia presentada en las XXXI Jornadas de Centros Educativos.Universidad de Navarra. 4 de febrero de 2003)
Osorik eta jatorrizko hizkuntzan irakurri nahi duenarentzat elbidea:

EKARPEN PERTSONALA



Nire ekarpena egiterako garaian ikusi ahal izan duzuen bideo hau aukeratu dut, aztertu eta Lifelong Learning metodoari buruz zerbait gehiago jakin ahal izateko. Bideoak ikasketa metodo honen nondik norakoak eta bere atal desberdinak azaltzen dizkigu, eta ondorengo testuan informazio hau pixkat bat zehazten eta sakontzen saiatuko naiz.

Argi izan behar dugu denok irakasle baten bizitzako ikasketa prozesua ezin dela unibertsitatearekin batera amaitu. Irakasle baten ibilbide profesionala 40 urte ingurukoa da, eta denbora gutxian teknologiak etab. nola garatzen diren ikusten badugu, pentsaezina da 40 urte luze horietan irakasleak materia berdina ematea, metodo berdinekin. Honen ondorioz, irakasle baten ikasketa prozesua bere irakasle bizitza osora luzatu behar da, metodologia eta teknologia berriak egunean edukiz. Duela 20 urte sortu ziren metodo eta teknologiak gaur egungo umeengan ezartzea tontakeria galanta baita, hauei ez dielako ezertarako balioko.
Hain zuzen ere bizitza osoko ikaskuntza prozesu bat bermatzeko sortu zen Lifelong Learning. Programa hau adin guztietako irakasleetara zabaltzen da, ikasketa prozesu tradizonaletik kanpo, hauek formatu eta eguneratzeko. Lau atal desberdin daude programa honen barruan, esparru desberdinak lantzeko: Comenius, erasmus, Leonardo da Vinci eta Grundtvig.
    • Comenius atala haur hezkuntza, lehen hezkuntza eta bigarren hezkuntzako irakasleentzat dago zuzendua.
    • Erasmus atala berriz, goi mailako ikasketak eta prestakuntza profesionala landuko ditu.
    • Leonardo da Vinci-k prestakuntza profesionala izango du lantzeko esparru bakarra.
    • Grundtvig atala adineko pertsonetaz arduratuko da.

Lau atal hauek hezkuntzaren esparru guztiak lantzen dituzte, beraz, edozein formakuntza maila ematen ari den edonork beti izango du metodo berriak ikasteko aukera.
Ondorioz, esan beharra dut etengabeko formakuntzak (Lifelong Learning) aukera oso ona ematen duela irakaslearen ibilbide profesionala beti eguneratua egoteko, eta beraz, aitzakiarik ez dagoela teknologia eta metodologia berrienak erabili ahal izateko ikasgaiak ematerako orduan.

Martinen ekarpena


Testu honek teknologiaren ondorioz irakasleek edukiko dituzten eginbRedactareharrak aipatzen ditu, hori bai formazio sakon baten ondorioz. Gainera teknologia berriek dakartena behin eta berriz aipatutako etengabeko ikaskuntzan sartzera behartzen du irakaslea. Beraz teknologia berriek eta honek dakartzan irakaslearen eginbehar berriek irakaslearen ibilbidea baldintztauko dute.

Irakaslearen ibilbide profesionala orain arte sinplea izan da.. Lehenengo unibertsitateko irakaskuntzarekin lotutako karrera bat atera eta hau lortu ondoren lanera bizi osorako, toki desberdinetan, baina metodologia eta testu liburu antzekoekin. Gainera ikusi dugun bezala irakasle hauek ez zuten ezer berririk ikasi behar, bere testu liburuak klaserako behar zutena ematen baitzien, irakaslearen eginbeharrak oso pobreak izanik.
Egun berriz, batez ere teknologia berriekin batera, irakasleen eginbeharrak aldatu egin dira, eta honekin batera irakasleen ibilbide profesionala. Azken urte hauetan teknologiaren aurrerakada izugarrizkoa izan da, eta batez ere, etengabekoa. Baliabide berri hauek hezkuntza errotik eraldatuko dute metodo berriak agerraraziz. Honek irakasleengan ikasleengan adina eragina izango du, hau da, ikasle tradizionala gustiz ezabatu eta irakasle “zientzialari” sortuko du. Irakasle honek bere bizitza profesionalean zehar ikasleak aztertu eta gidatuko ditu, baina ez da solik hor geratuko, etengabe egongo da ikasketa prozesu baten barruan. Alde batetik ikasleengandik ikasitakoa, haur bakoitza mundu bat baita, eta bestetik irakasleei eskaini eta emango zaizkien ikastaroetan teknologia berriak ezagutu eta metodo berriak ikasi beharko dituzte.
Beraz, hemendik aurrera hezkuntza eraldatu egingo da irakaslearen ibilbidearekin batera. Irakaslearen ibilbidea gustzi eraldakorra izango da, garaian garaiko eskaera eta baliabideetara moldatuko beharko dira.